4. ARDATZA: TEKNOLOGIA DIGITALAK ERABILTZEA

Ikasleen konpetentzia teknologikoa garatzeko beharraren bidez justifikatzen da teknologia digitalen erabilera sustatzea. Heziberri2020 planaren Hezkuntza-eredu pedagogikoaren markoan zehazten denez, helburua da ikasleek “irizpidearekin garatzea eta erabiltzea produktu edo sistema teknologikoak, era metodiko eta eraginkor batean aplikatuz jakintza teknikoak eta beste adar batzuetakoak, intereseko egoerak ulertu eta ebazteko eta produktu eta zerbitzu berriak eskaintzeko, eta emaitzak komunikatzea hobekuntza-prozesuekin edo erabakiak erantzukizunez hartzen jarraitzeko”.
Sortzeko edo ikertzeko aukera gisa erakusten dira teknologia digitalak, orobat zeharkako beste konpetentzia batzuk, hala nola komunikatzea, partekatzea edo lankidetzan jardutea, garatzeko lagungarri gisa.
Alderdi hauek izan daitezke kontuan:
Teknologia digitalak erabiltzea ikasleen konpetentzien garapenean, bai interesa pizteko gaitasuna dutelako, bai ikasleei kontzeptuak eta prozedurak ulertzen laguntzen dutelako.
Sorkuntzako eta ikerketako IKT teknologiak eta metodologia aktiboak —robotika, programazioa, plataforma digitalak— erabiltzea sustatzen duten teknologiak erabiltzea.
IKTak erabiltzea, sortzeko, partekatzeko, komunikatzeko eta talde-ikaskuntza bultzatzeko, bai ikasleen aldetik bai irakasleen aldetik.
Ikastetxeko trebakuntza-plana egokitzea, irakasleen IKTen trebakuntzaren beharrei erantzuteko.
- Gol-Lab proiektuak. Ikaskuntza aktiboko espazioak dira ikasleek ikasteko baliabide pertsonalizatuak, besteak beste, laborategia, aplikazioak eta beste multimedia-euskarri bat. Ikaskuntza aktiboko espazioek ziklo aktibo bati jarraitzen diote. Ikaskuntza aktiboko espazio baten helburua da ikasleei aukera ematea esperimentu zientifikoak egiteko, prozesuko etapa bakoitzean modu aktibo eta lagunduan gidatuz.
- Printlab: fabrikazio digitalean 3D. STEAM proiektuak garatzeko adibideak. Adibidez, itsuentzako, artritisa dutenentzako... baliabideak sortzea, haien eguneroko bizitza errazteko… https://classroom.weareprintlab.com/courses
- Teknologia sites. Berritzegune Nagusia. https://teknologia.hezkuntza.net