PLANAREN EKINTZAK
Kasu honetan, galdera hauei erantzun behar zaie:
Zer egin behar dugu lortzeko?
Nola?
Noiz?
Nork?
Jarritako helburuak betetzeko ekintzak diseinatzea, eta ekintzok aurrera eramateko esleitu beharko diren baliabideak programatzea.
Ekintza bakoitzean honako alderdi hauek zehaztu behar dira, ondo ordenatzeko eta koordinatzeko:
- Nor izango den ekintza bakoitzaren arduraduna.
- Ekintza bakoitzari zenbat denbora esleitu behar zaion; alegia, fase bakoitzerako lan-egutegia zein izango den.
- Zer giza baliabide eta zer baliabide material beharko diren.
- Zer antolaketa-neurri hartu behar diren kontuan, espazioak erabiltzeko eta denbora ondo banatzeko.
- Ekintzen jarraipena eta ebaluazioa egiteko eta akordioak berrikusteko zer prozedura erabiliko den (ikus 5. urratsa).
Gogoan izan...
- Komeni da garrantzi handiagoa ematea hartuko diren neurrien eraginkortasunari eta eraginari, kopuruari baino.
- Gure buruari galdetu behar diogu planean ezarritako jarduera bakoitzak zenbateraino lagunduko duen helburua betetzen; bestalde, ebaluatzeko irizpideak eta jarraipen-prozedurak ezarri behar ditugu.
- Komeni da aplikazio-epe desberdinak dituzten jarduerak eta estrategiak aukeratzea.
- Garrantzitsua da aukeratzea ikastetxearen testuingurua edo errealitatea (baliabideak eta abar) eta ikastetxean dabiltzanen errealitatea (ikasleak, familiak...) kontuan hartzen duten jarduerak.
- Komeni da eskolan eta eskolatik kanpo egiteko jarduerak konbinatzea.
- Halaber, egokia izan daiteke STEAM arloa sustatzeko prestakuntza eta motibazioa ematea irakasleei.
- Jarduerak definitzean, komeni da haien ikuspegia eta metodologia zehaztea.
- Planak aukera eman beharko luke genero-ikuspegia hasiera-hasieratik kontuan hartzeko, ekintza guztiak diseinatzean.
- Garrantzitsua da lanean Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak integratzea.
- STEAM arlotik kanpoko adituekin harremanak eraikitzen saiatzea, eta ikastetxeko gurasoek egin ditzaketen ekarpenak baliatzea.
- STEAM arloko esperimentazioaz edo proiektuetan oinarritutako lanaz gainera, komeni da egindako lanaren aurkezpenak egin ahal izateko ekintzak ere antolatzea.
Ekintzen plangintza egiten laguntzeko tresna: