DIAGNOSTIKOA

Urrats honetan, galdera hauei erantzun behar zaie:
         Zer egoeratan gaude?
         Zer aldatu nahi dugu?
         Zergatik?
         Zer baliabide daukagu aldaketa gauzatzeko?

Errealitatearen inguruko hausnarketa edo ikerketa egin behar da hasieran; halaber, zer gauza edo egoera aldatzea komeni den identifikatu, aldatzekoa den horrekin lotutako faktoreak aztertu eta eskura dauden baliabideak identifikatu (pertsonak, tresnak, espazioak, inguruko enpresak, trebakuntzarako aukerak...).

Barne-ebaluazioak abiapuntu egokia izan daitezke STEAM arloaren inguruko ikastetxeko lanari buruzko gogoeta egiteko, bai eta ikastetxe bakoitzeko jardunbideak aztertu eta haien sendotasun eta ahultasunak detektatzeko ere. Ikastetxeek aukeran daukate alderdi horietako batean edo batzuetan jarduteko, bakoitzaren neurriaren eta premien arabera. Bestalde, funtzio bera du kanpoko diagnosi-ebaluazioak.