2. ARDATZA: STEAM ARLOEN ZEHARKAKOTASUNA
Ikastetxeko STEAM planak bideak bilatu behar ditu arlo horietan zeharkakotasuna lortzeko, eta, horretarako, kontuan izan behar dira ikastetxeko arloen, irakasgaien, moduluen eta eremuen programazioa, antolamendua eta koordinazioa, eta metodologien bilakaera. Alderdi hauek har daitezke kontuan:
STEAM hezkuntza sartzea ikastetxearen curriculumean. Helburuak eta jarduerak sartzea urteko planean eta ikasgaien programazioetan.
Etapa guztiak aintzat hartzea STEAM planean, eta proiektuak mailakatzea, era koordinatu batean, etapa bakoitzean dauden mailen arabera.
Lehen hezkuntzako irakasleen trebakuntza indartzea STEAM alorrerako. Adibidez, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakasleen arteko trebakuntza-trukea bideratzea, STEAM arloa lantzeko ekintzak eta metodologiak partekatzea, etab.
Diziplina arteko irakaskuntza. STEAM arloak batera garatzea edo, gutxienez, alor eta diziplina desberdinen artean zubiak eraikitzea. Horretarako, gomendagarria izan daiteke talde eragile bat sortzea, arlo, irakasgai, eremu edo modulu desberdinetako irakasleekin, irakasleen arteko lankidetza sustatzeko, eta, hala, STEAM proiektuak era koordinatu batean lantzeko/ikertzeko.
STEAM konpetentziak bat-egitea STEAM ez diren jakintza-arlo eta proiektuekin. Adibidez, STEAM proiektuei buruzko testuak sartzea irakurketa-planean, bertsogintzarekin lotutako jardueretan (normalizazio-proiektua), ingeleseko “writings”-etan, etab.; zientziako gaiak lantzea...
STEAM alorretik sinergiak bilatzea ikastetxeko beste proiektu batzuekin, hala nola eskolako Agenda 21ekin, lankidetza-taldeen bidez, ikerketak bideratuz eta erronkak proposatuz.
Halaber, STEAM planean planteatutako urratsen bidez, STEAM ikastetxe izateko ziurtagiria lor daiteke.
BALIABIDEAK:
Baliabideak:
- Eusko Jaurlaritza. Zeharkako oinarrizko konpetentziak eskuratzeko prozedura eta jarreren fitxategia [2018]. https://www.berrigasteiz.com/site_argitalpenak/docs/300_competencias/3002018002_Pub_EJ_zehar_konpetentziak_artxiboa/3002018002e_Pub_EJ_zehar_konpetentziak_artxiboa_e.pdf
- Oinarrizko konpetentzien eskuratze-mailari buruzko txostena egiteko orientazioak. Bigarren Hezkuntza. Berritzegune Nagusia. [2017]. https://www.berrigasteiz.com/site_argitalpenak/docs/300_competencias/3002017002e_konpetentziak_eskuratze_maila_bh_e.pdf
- Hizkera zientifikoa eta ulermenezko irakurketa zientzien arloan. Hezkuntza eta kultura Saila. Nafarroa. https://www.educacion.navarra.es/documents/713364/714655/Bliztamar2.pdf/e2524e54-243d-4735-becf-9836858fdeb5
- El lenguaje científico y la lectura comprensiva en el área de ciencias. Hezkuntza eta Kultura Saila. Nafarroa. https://www.educacion.navarra.es/documents/713364/714655/hizkera4.pdf/4b7e346f-bd96-4041-b05e-12b1761a8f44
- TeachEngineering is a searchable, web-based digital library collection comprised of standards-based engineering curricula for use by K-12 educators to make applied science and math come alive through engineering design in K-12 settings. The TeachEngineering collection provides educators with *free* access to a growing curricular resource of activities, lessons, units, maker challenges, and sprinkles for use in informal education settings. https://www.teachengineering.org/about
- Dokumentua. STEM irakaskuntza Europan (2018ko abendua). 2018ko urrian argitaratutako txostenaren emaitzak osatzeko, STEM arloko hezkuntza-jardunbideei buruzko inkesta bat argitaratu zuen Scientix-ek, Texas Instruments-en laguntzarekin. Horren helburua izan da ikusaraztea Europa osoko irakasleek nola antolatzen dituzten irakasgai horien eskolak. http://www.scientix.eu/documents/10137/782005/STEM-Edu-Practices_DEF_WEB.pdf/b4847c2d-2fa8-438c-b080-3793fe26d0c8