3. ARDATZA: METODOLOGIA AKTIBOAK

“Benetako gizarte-erronkak lantzeko metodologia aktiboak” aipatzean esan nahi da pentsatzeko ekintza sustatzeko, ikasleei rol aktiboa izan dezaten aukera emateko eta talde-lana errazteko balio duten tresnak erabiltzea. Metodologia horien bidez, ikasleek oztopo kontzeptual edo praktiko bat daukate esku artean, harentzako soluzio bat proposatzen dute, proban jarri eta emaitzen inguruan hausnartzen.
Irakasleen lana da ikasleek aurkitzen dituzten oztopoak egokitzea, eta zailtasunak dituztenean laguntzea, gidatzea eta haiekin elkarrekintzan jardutea. Azken batean, ikasleek konpetentziak garatu behar dituzte eskaintzen zaizkien laguntza kritikoarekin eta gidaritzarekin, eta ahalik eta gizarte-erronka errealenei erantzunez.
Alderdi hauek izan daitezke kontuan:
Ikasleen ezaugarrien arabera (konpetentziak, interesak...) hautatutako metodologia aktiboen aplikazioa.
Proiektu, erronka, ikerketa, arazo, kasu-azterketa, landa-azterketa eta abarretan oinarritutako metodologien erabilera sustatzea.
Edukien testuingurua benetako munduan oinarrituta egotea; zehazki, ahalik eta gizarte-erronka errealenen inguruan jardutea, jasangarritasunaren ikuspegitik.
Lankidetzan ikastea eta talde-lana sustatzen duten metodologiak erabiltzea ikasleekin.
Ikaskuntza-prozesuaren faseak —orientazioa, kontzeptualizazioa, ikerketa-fasea, eztabaida, ondorioak eta komunikazioa— bereizteko aukera ematen duten metodologiak erabiltzea. Fase horietako bakoitzerako tresna espezifikoak erabiltzea komeni da.
Proiektuen komunikazioak duen garrantzia, komunitatearekin partekatzea: familiekin...
Ikastetxeari egokitutako plangintza, bai arloen eta ikasgaien programazioei dagokienez, bai koordinatzeko aukera emango duten espazio eta denboren aurreikuspenei dagokienez ere; adibidez, ikasturtean zenbait ordu erreserbatzea STEAM proiektuetan jarduteko.
Ikastetxeko trebakuntza-plana egokitzea, irakasleen STEAM trebakuntzaren beharrei erantzuteko.
Ikastetxean ikerketak egiteko tokiak eta denborak diseinatzea. Adibidez, STEAM gune bat sortzea, han ikerketa-proiektuak egiteko (bai eskola-orduetan, bai eskolaz kanpoko jardueretarako, esate baterako, "Hauspoa" proiektuaren barnean...), edota biltzeko eta hezkuntza-komunitateari (eta kanpo-eragileei) esperientziak komunikatu eta partekatzeko.
Ikastetxea antolatzea, STEAM arloa zuzendaritza-proiektuan indartu dadin (langileak, ordutegiak, koordinazio-aurreikuspenak), trebakuntza-planean eta ekintza-planean arreta jarriz.
- 1. CDEC baliabideak. CDEC - INTEF. Hezkuntza-material digitalak software librearen bidez diseinatzea, sustatzea eta garatzea du helburu. Gure helburua da hezkuntza-komunitate osoaren esku jartzea sarbide libreko material eta baliabide digitalak, hezkuntzaren alorrean Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak are sakontzeko. http://cedec.intef.es/recursos/
- 2. Irakasleen, irakaskuntzaren arloko ikertzaileen, legegileen eta ZTIMko (zientziak, teknologia, ingeniaritza eta matematikak) irakasgaietako beste irakasle batzuen arteko lankidetza sustatzen eta laguntzen du Scientix-ek, Europa mailan. http://www.scientix.eu
- 3. EDUTEKA. Proiektuen bidez ikastea. Proiektu bidezko irakaskuntzaren hastapenak eskaintzen ditu dokumentu honek. Ikuspegi hori erabiltzeko arrazoiak —ikerketetan oinarrituak— azaltzen ditu, eta erakusten du nola handiaraz dezakeen ikasleen konpromisoa eta ezagutzaren atxikipena. http://eduteka.icesi.edu.co/articulos/aprendizaje-por-proyectos
- 4. European Schoolnet is the network of 34 European Ministries of Education, based in Brussels. As a not-for-profit organisation, we aim to bring innovation in teaching and learning to our key stakeholders: Ministries of Education, schools, teachers, researchers, and industry partners. http://www.eun.org/es/home
- 5. SAILS Inquiry and Assessment Units showcase the benefits of adopting inquiry approaches in classroom practice, exemplify how assessment practices are embedded in inquiry lessons and illustrate the variety of assessment opportunities and /or assessment processes available to science teachers. http://www.sails-project.eu/units.html
- 1. Dokumentua. Hezkuntza ez-formaleko erakundeetan STEAM bultzatzeko eta sendotzeko gomendioen gida. Gidak izaera didaktikoa dauka eta erreferentziak ematen ditu STEAM hezkuntza ezagutzera emateko, zalantzak argitzeko eta STEAM ikuspegian kokatu edo sakontzeko. https://www.innobasque.eus/uploads/attachment_files/steam_es-eus-5bf6c8e57e461.pdf
- 2. Teachengineering. The engineering design process is a series of steps that guides engineering teams as we solve problems. The design process is iterative, meaning that we repeat the steps as many times as needed, making improvements along the way as we learn from failure and uncover new design possibilities to arrive at great solutions. https://www.teachengineering.org/k12engineering/designprocess
- 3. Proiektuak proiektatzen. Pilar Etxebarria. Web-orri honen helburua zera da: zu zeu, irakaslea, proiektuen metodologia erabiliz, ikas-sekuentziak garatzeko gai izatea, zientzia edo matematikako eremuan. Horretarako eredu metodologiko bera jarraituko duzu, hots, zure ikasteko prozesua eraikiko duzu atazen segida eginez. https://sites.google.com/site/proiektuakproiektatzen/
- 4. STEM to STEAM ekimenerako baliabideak. Rhode Islandeko Diseinu Eskolak sustatu du, STEM to STEAM ekimenerako hezkuntza-bide berriak arakatzeko. Dokumentua. http://stemtosteam.org/resources/
- 5. Nola sustatu kultura zientifikoarekiko interesa? 15-18 urteko gazteen hezkuntza zientifikorako proposamen didaktiko oinarritua. Garapen Jasangarrirako Hezkuntzaren Hamarkada. UNESCO. ISBN: 956-8302-37-9. Andros Impresores-ek inprimatua, Txilen. Santiago, Txile, 2005eko urtarrila.https://www.oei.es/historico/cienciayuniversidad/spip.php?article3543