5. ARDATZA: STEMEKIN LOTUTAKO ASMO PROFESIONALAK

Ikastetxearen filosofiak sustatu behar du neska-mutil guztiek asmo handiko itxaropenak izatea, haurtzarotik hasita. Ikasle guztien gaitasun zientifikoa sustatzeaz gainera, komeni da arlo horietan interesa eta gaitasuna duten pertsonengan STEM arloko lanbideetarako asmoak sustatzea, hainbat ekintzaren bidez. Adibidez:
Haur-hezkuntzan eta lehen hezkuntzan, STEAM arloak eta lanbideak hurbiltzea haurrei, neska-mutilentzat motibagarriak eta inspiratzaileak izango diren bizipen positiboak eragingo dituzten proiektuetan oinarritutako jardueren eta ikasbideen bidez.
STEAM arloarekin lotutako jakin-mina eta galderak eragingo dizkieten jarduerak nabarmentzea.
Familiek parte hartzea, lehen hezkuntzako neska-mutilei STEM lanbideak hurbiltzeko.
STEM lanbideei buruzko informazioa ematea ikasleei, kontuan izanik estereotipoek zer eragin duten ikasleen STEAM eta genero-ikuspegian, eta lanbide horien inguruko ikuspegi errealista eta hurbila emanez eskola-etapa guztietan.
Topaguneak sortzea ikasleen eta STEM profesionalen arteko elkarrekintza izan dadin, ikasleek hobeto “kalibra” ditzaten beren ezaugarrien (ez bakarrik profesionalak, baita pertsonalak ere) eta STEM lanbideen ezaugarrien arteko kidetasunak.
Ikasleek STEM profesionalen rolean jarduteko aukera izan dezaten laguntzea, bai profesionalen lantokietan, bai testuinguru simulatuetan.
Bestalde, zientziak eta berrikuntzak egiten eta sostengatzen dute gure gizarte modernoa; gure bizimodua eraldatzeko boterea dute eta gure etorkizunaren berezko osagai dira. Gizabanakoen eta gizartearen kapital zientifikoa handituz gero, lagundu dezakegu pertsona gehiagok hauteman dezaten zientzia beren bizitzako eta beren kulturako alderdi garrantzitsua dela, eta horrek lagunduko du STEMekin lotutako lanbideetara, zuzenean edo zeharka, sartzeko aukerak handitzen etorkizunean.
- STEM karrera batek lagundu dakizuke lanpostu-mota asko izaten?
- Eskolan EZ zaudenean, zer maiztasunekin hitz egiten duzu zientziari buruz beste pertsona batzuekin? Norekin?
- Ezagutzen duzu bere lanbidean zientzia erabiltzen duen inor?
- Zure gurasoren batek (edo biek) uste du zientzia oso interesgarria dela?
- Azaldu dizu zure gurasoren batek (edo biek) zientzia erabilgarria dela etorkizunerako?
- Badakizu nola erabili ebidentzia zientifikoa argudio bat sortzeko?
- Eskolan ez zaudenean, zer maiztasunekin irakurtzen dituzu zientziari buruzko liburuak edo aldizkariak?
- Eskolan ez zaudenean, zer maiztasunekin joaten zara zientzia-etxe, zientzia-museo edo planetario batera?
- Eskolan ez zaudenean, zer maiztasunekin joaten zara zoologiko edo akuario batera?
- Zer maiztasunekin joaten zara zientzia-klubera, eskolatik aterata?
- Zure irakasleek berariaz animatu zaituzte zientzia edo teknologiaren inguruan ikasten jarraitzera?
- Irakasleek azaldu dizute zientzia erabilgarria dela zure etorkizunerako?
- Etxean berariaz animatu zaituzte zientzia edo teknologiaren inguruan ikasten jarraitzera?
- Etxean azaldu dizute zientzia erabilgarria dela zure etorkizunerako?
- Erabilgarria da zientzia ezagutzea zure eguneroko bizitzan?
- 1. Orientasare. Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko orientatzaileen sarea da. Atal honetan Hezkuntza Orientazioaren eremuan dauden albisteak aurkituko dituzu. https://sites.google.com/site/orientasare/
- 2. Aurrera! Orain arte egindako ibilbide akademikoan ez duzu ezer pentsatu behar izan: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, DBH 1, DBH 2, DBH 3. Laster, ordea, nora iritsi nahi duzun planteatu beharko duzu. Eta galdera horri erantzuteko zure bizitza proiektuaz pentsatu beharko duzu: zer izan nahi duzu? Orientazio Programa honetan ikasturtearen bukaerako erabakiak hartzeko laguntza aurkituko duzu. https://sites.google.com/site/aukeratu/home
- 3. Orientasare wikia. 2012-14 ikasturteetan zehar egindako elkarlanaren ondorioa da sites hau. Tutoretza 2.0 sites honek Bigarren Hezkuntzarako tutoretza plana eta hori betetzeko jarduerak antolatzeko tresna bat izan nahi du. https://sites.google.com/site/tutoretza20/home
- 4. Bizilabe. Gazteentzako zientzien bizipen-labea. Gazteak ikerketa-proiektuetan eta proiektu teknologikoetan aritzeko ikerketa-zentroen sarea. 10-19 urte bitarteko gazteei zientzia-bizipenak eskaintzea eta komunitate osoa inplikatzea. Bizilabe ikerketa-zentroen sarea Elhuyar Zientziak sustatzen du, tokian tokiko agenteekin. https://bizilabe.elhuyar.eus/eu?set_language=eu
- 5. Zientzia Azoka ekimena gazteek garatutako proiektuen azoka da; ikerketa zientifikoa eta garapen teknologikoa barrutik bizitzeko aukera. Lanaren emaitza ikerketa-proiektu bat nahiz proiektu teknologiko bat Bilboko Plaza Barrian antolatuko dugun Zientzia Azokako stand banatan aurkeztuko dute gazteek. Bidean, ikertzaile profesionalak izango dituzte gazteek bidelagun, lana bideratzen laguntzeko. Horretarako prest ditugu hainbat kolaboratzaile. https://zientzia-azoka.elhuyar.eus/eu