6. ARDATZA: GENERO-IKUSPEGIA STEAM ARLO ETA IRAKASGAIETAN

 

Genero-ikuspegia STEAM arlo eta irakasgaietan hobetzeak lagundu behar du neska-mutilak elkarrekin jardun dezaten STEAM arloetan, dibertsitatearen balioek klixe sexistak gainditzeko helburuarekin. Zenbait ekintzaren bidez landu daiteke. Adibidez:

 

 

Generoaren gaiarekin sentsibilizatzeko alderdiak lantzea ikasleekin STEAM arlo eta irakasgai guztietan eta hezkuntza-etapa guztietan.

STEM irakasleak trebatzea, trebakuntza osagarri batez, genero-ikuspegia txerta dezaten STEAM irakaskuntzaren egunerokotasunean

Ikasleengan eragiteaz gainera, familian ere eragitea, bereziki neska-mutilek STEM arloetarako dituzten gaitasunen pertzepzioari dagokionez.

Sinergiak bilatzea “Hezkuntza-sisteman hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko Gida Planaren” eta STEAM planaren artean; biek lantzen dute soldata-arrakalaren gaia Hezkuntza Sailaren estrategiaren barnean.

Orientazio akademiko eta profesionalean sakontzea, genero-ikuspegia kontuan hartuz.

Gazteek STEAM hezkuntzan dituzten lorpenetan eragin kaltegarria duten genero-diferentziak lantzea, eta ikastetxearen xedean biltzea.

Genero-ikuspegiarekin zuzeneko lotura duten programetan parte hartzea.

     

Horren adibide da fisika maskulinotasunarekin lerrokatuta erakustea; hala, neskek fisikan emaitza arrakastatsuak dituztenean esaten da “lan handia egin dutelako” izan dela, eta mutilek arrakasta dutenean, berriz, esaten da berezko talentua daukatela. Horren ondorioz, mutilei iruditzen zaie irakasleek uste dutela mutilak direla neskak baino hobeak fisikan, nahiz eta antzeko errendimendu akademikoa izan. Neskek, halaber, gehiago uste dute “gogor lan egitea” eta “argia izatea” kontrako gaitasunak direla, eta horrek kalte egiten die.

 

Ideia horiek sakon aztertu dira Aspires proiektuan, eta gazteek zientziarekin eta teknologiarekin duten harremanari eragiten dioten aldagai asko identifikatu dira bertan. Era berean, erreferentzia-esparru bat proposatzen dute STEM jarduerak planteatzen direnerako, parte har dezaketen zerbait dela senti dezaten gazteek, eta ez gaur egun ohikoena den profileko gazteentzat bakarrik dela, alegia, maila sozioekonomiko ertain-altuko mutil zuri oso adimentsuentzat. Horrez gainera, emaitzek agerian jarri dute beharrezkoa dela STEAM arloen ikuspegi zabalena lantzea Bigarren Hezkuntzaren aurretiko etapetan.
Baliabideak: