STEAM PLANAREN EKINTZA-ARDATZAK
Ikastetxeetan STEAM estrategia garatzeko lana sei ekintza-ardatz nagusitan egituratu daiteke, eta ikastetxeko STEAM planean jasoko dira, hiru multzotan:
STEAM ikasi
Indarra eman nahi zaio STEAM arloan behar diren oinarrizko konpetentziak eskuratzeari eta gaiak diziplina arteko ikuspegiarekin lantzeko bideak sortzeari, eta, horretarako, lehen multzo honetan, lehentasuna duten bi ekintza-ardatz definitu dira.
1. ardatza: Oinarrizko STEAM konpetentziak garatzea
2. ardatza: STEAM diziplinak zeharkakoak izateko bideak bilatzea
STEAM egin
STEAM arloak berebiziko aukera eskaintzen du ebidentzia zientifikoetan oinarritutako metodologia aktiboak txertatzeko ikasgelan. Orobat, teknologia digitalak modu naturalean erabiliko dira. Bigarren talde honetan, ekintza-ardatz hauek izango dute lehentasuna:
3. ardatza: Benetako gizarte-erronkak lantzen dituzten metodologia aktiboak erabiltzea.
4. ardatza: Teknologia digitalak erabiltzea.
STEAM izan
STEM gaien eta gazteen (eta bereziki nesken) artean dagoen arrakala txikitzeko, beharrezkoa da STEM posizionamendua haurtzarotik lantzea eta arreta berezia jartzea interesetan, asmo profesionaletan, identitatean, konpetentzietan eta autokonfiantzan. Horretarako, STEMekin lotutako asmo eta helburu profesionalak genero-ikuspegiarekin sustatzera eta STEM arlo eta ikasgaietan genero-ikuspegia hobetzera bideratuko dira lehentasuneko ekintza-ardatzak. Ardatz horietan ikasleen eta familien interesa eta motibazioa bultzatzen da, bai eta STEM konpetentzien erabilgarritasuna aintzat hartzea ere.
5. ardatza: STEMekin lotutako asmo profesionalak genero-ikuspegiarekin sustatzea.
6. ardatza: Genero-ikuspegia hobetzea STEM alor eta ikasgaietan.