Hauek dira 2020-2021 ikasturteko STEAM deialdian aurkeztutako proiektuak

Araba - DBH

     

Kodea

Ikastetxea

Proiektuaren izenburua

Proiektuaren azalpen laburra - 

Lotura

1002

KOLDO MITXELENA BHI

LET'S GO TO MARS

2020-21an Fisika eta Kimika mintegiak erabaki zuen eTwinning proiektu batean parte hartzea eta Iruñeako Iturrama BHI-rekin eta Italiako beste 2 ikastetxe batzuekin harremanetan jarri ginen.

ESEROko "Kit de materiales para naves espaciales" iritsi zen eta Ikasleek 8 material aztertu zituzten; metalak eta ez metalak zirenak. Helburua zen jakitea material horietatik zeintzuk ziren egokienak Marten etxe bat eraikitzeko.

Gehiago jakiteko

10157

Murgia BHI

STEAM proiektua 20-21 MURGIA BHI

Proiektuaren oinarria, esperimentuak izan dira. Izan ere, esperimentuen bidez, ezagutza teorikoen erabilgarritasuna eta aplikazioa egiaztatzea lortu nahi izan da, honela, ikasleen ikaskuntza esanguratsua bultzatuz. Esperimentu erraz eta sinpleen bidez, ikasleen arreta, eta irakasgaiarekiko interes eta estimu handiagoa sortu nahi izan da. Prozesua amaitzeko ikus-entzunezkoen bidezko dibulgazioa egin da, horrela ikasleak protagonista bilakatu dira. Guzti hau aurrera eramateko, ekipamendu egokia izatea ezinbestekoa  izan da.

Gehiago jakiteko

10257

KOLDO MITXELENA BHI

STEAM CANSAT

Freskagarri lata baten tamainako satelite txiki bat eraiki eta martxan jartzea da helburua. Satelitea suziri batekin kilometro bateko altituderaino jaurtitzen da, eta jausgailu batekin lurreratze kontrolatua egiten duen bitartean datuak bidali behar ditu Lurreko Estaziora telematikoki.  Esperimentu tekniko-zientifikoa da.

Gehiago jakiteko

10355

IES Badaia BHI

Urruneko laborategia

Internet erabiliz, hainbat azterketa zientifiko errealak egiteko aukera eskaintzen du LabsLandseko “Interneten esperimentatu” proiektuak. Parte-hartzaileok aukera izango dugu hainbat esperimentu burutzeko: elektronika analogikoa eta digitala, fisika, biologia eta abarrekin loturikoak, bai etxetik bai ikastetxeetatik. Beti ere, ikerketaren ikuspuntua sustatzeko helburuarekin.

Gehiago jakiteko

10613

IPI SAMANIEGO GASTEIZ

ORTUTIK ESPAZIORA

Iazko STEAM proiektua, ortutik espaziora deitutakoa. Elkar lotuta dauden hiru lan ildotan antolatuta egongo da: Lehenengoan,  globo sondan garatu genuen eskola-ortuko ESTAZIO METEOROLOGIKOAren datu bilketa sistema diseinatu, eraiki eta programatu dugu. Bigarrenean, aurreko lan ildoa aprobetxatuz, Europako Agentzia Espazialak, ESERO hezkuntza proiketuaren bitartez, antolatutako eskolen arteko CANSAT lehiaketan parte hartu dute. Hirugarren eta azkenengo lan idoan, ikasleek ortuko eremuan BIOLOGIA

Gehiago jakiteko

         

Araba - HH eta LH

     

Kodea

Ikastetxea

Proiektuaren izenburua

Proiektuaren azalpen laburra - 

Lotura

10040

OKONDO ESKOLA

ZIENTZIA LABORATEGIA PATIOKO JOLAS LIBREAN

Jolastokia aukeratu dugu proiektua garatzeko espazio gisa, alde batetik, espazio horretan egin daitezkeelako geletan bertan lekurik izango ez luketen instalazio batzuk, bai tamainagatik, bai iraunkortasunagatik. Gainera, aukera askeko espazioak izan daitezen nahi dugu, eta ikasleak erakarrita senti daitezen eta proposamenetan inplika daitezen lortu nahi dugu, materialekin ohitzeko denbora emanez, fenomenoekin elkarreragiteko denbora emanez eta banakoen arteko desberdintasunak errespetatuz.

Gehiago jakiteko

10039

Maeztu Herri Eskola

HEZKUNTZA ZIENTIFIKOARI ETA TEKNOLOGIKOARI ZEIN EKINTZAILETZARI BURUZKO PROIEKTUA

Hezkuntza-robotikako jarduerak martxan jarri batetik eta zientzea lantzeko sekuentzia didaktikoak gelan sistematikoki lantzea. gelako progrmazio guztietan arlo esperimentala txertatuz bestetik

Gehiago jakiteko

10049

CEIP GOBEA HLHI

ROBOTIKA GOBEA ESKOLAN

 Pentsamendu teknologiko eta zientifikoaren kultura suspertzea da gure helburua, ikasleei eguneroko arazoak arrazoiketa erabiliz ebazten lagundu ahal izateko; beti ere, eskolako metodologiaren oinarrietako batzuk erabiliz: ikasketa Kooperatiboa, aktiboa, manipulatiboa eta esperimentala. Haur Hezkuntza: Bee Boot Robotak.

Gehiago jakiteko

10172

LANTZIEGO IKASTOLA

MATEMATIKA MANIPULATIBOA

Hasteko, irakasle guztiok ari gara formakuntza jasotzen Lorena Egidazuren eskutik. Momentu honetan formazioarekin batera zenbakikuntzari dagokion sekuentzia didaktikoa egiten ari gara eta gauza bera egin nahi dugu konpetentzia honen beste eremuekin ere. Bukatzeko egindako lan guztia jasotzeko eta irakasle guztien eskura egoteko "site" bat egiteko asmoa dugu.

Gehiago jakiteko

         

Araba - IPI

     

Kodea

Ikastetxea

Proiektuaren izenburua

Proiektuaren azalpen laburra - 

Lotura

10572

IPI SANSOMENDI

Steam proiektua ikastetxe integratu batean

Gure proiektua bi ataletan banatzen da. Alde batetik, Zientzia Hezkuntza Programa eta bestetik, Hezkuntza Robotika Jarduerak. Proiektu guztietan ikerketa zientifikoa, talde elkarreragileak, arazo ebazpena eta "tutore laguntza" estrategiak erabiliz burutuko dira.

Gehiago jakiteko

10604

MENDIALDEA IPI

STEAM MENDIALDEAN

Ikasleei planteatzen zaizkien arazoak eta erronkak arlo ezberdinetan txertatzen dira: zientziak, hizkuntza, eta plastika, eta hauek dira:

- Zientzia esperimentuak (maila eta unitate didaktiko guztietan bat egiten da). Zientziak.

- Erronka zientifikoak (maila guztietan hiruhilabetean behin bat): plastika.

- Baratza: HH eta LH maila guztiak

- Errobotika: Etapa eta maila guztietan errobotika jarduerak daude. Programazio hizkuntza ere bai. DBHn dronak eta inpresora 3D.

 Kristalizazioa DBH.

Gehiago jakiteko

         

Araba - LH

     

Kodea

Ikastetxea

Proiektuaren izenburua

Proiektuaren azalpen laburra - 

Lotura

10002

Dulantzi LHI

Robotika

Talde elkarreragileetan lan egiten dugu, metodo zientifikoari eta kultura zientifikoari garrantzia emanez eta robotikan oinarritutako jardueretan trebatuz, etorkizuneko herritar bihurtzean topatuko dituzten arazoei aurre egiteko gai izateko.

Gehiago jakiteko

10009

Aramaixo Herri Eskola

Steam berrikuntza proiektua

Adin aniztasunean oinarritutako, Tailerretan Lehen Hekzuntzan eta Ekosistemetan Haur Hekzuntzan, oinarritutako esperimentazioak izango du garrantzia gure plangintzan. Tailer hauen bidez, gure ikasleek zeharkako eta oinarrizko gaitasun diziplinarrak garatzen bidelagun izango gara.

Gehiago jakiteko

10021

Bastida eskola

Ortua

Udan batez ere, euriaren ura erabili ortua ureztatzeko mekanismo automatiko baten bitartez.

Gehiago jakiteko

10172

LANTZIEGO IKASTOLA

Animalien ezagutza: terrarioa.

Beraien interesa aprobetxatuz, terrario bat sortzea. Ondoren, metodo zientifikoan oinarrituta behaketa, hipotesiak, esperimentazioa, ondorioak, dokumentazioa… aurrera eramatea. Horretarako animaliei buruzko informazio fitxak osatuko dituzte, emakume zientzilariak aztertuko dituzte, animalien garrantzia zein den bilatzea eta dokumentatzea, behaketa eta esperimentazioaren ondorioak dokumentatzea. Gainera, guzti hori azaltzen ere jakin behar dute proiektuaren bukaeran.

Gehiago jakiteko

10172

LANTZIEGO IKASTOLA

ARDOXKA gure ardoa

Erronka bat proposatu zaie Lantziego Ikastolako Eskola Publikoko ikasleei: gauza izango al gara gure ardo propioa egiteko?

Arazo egoera honi erantzuna bilatzeko lanean jarri ginen berehala eta ardo bat egiteko prozesuaren inguruan ikertzeko moduan jarri ginen. Ardogile desberdinekin jarri ginen kontaktuan eta hasierako gutxienekoak identifikatu genituen. Prozesu osoa gauzatu dugu, mahatsa biltzetik hasita botilaratzeraino. Ondoren ere kata saio bat ere antolatu dugu inguruko ardogileekin bidebatez egindako lana mundura zabaltzeko.

Gehiago jakiteko

10342

ANGEL GANIVET SANTA LUCÍA

SCRATCH PROIEKTUA

LH4, LH5 eta LH6 mailetakoko 10 gelatako 210 ikasleekin Scratch programazioa, bere erabilera praktikoa eta robotikan duen aplikazioak landu dira.

Gehiago jakiteko

         

Bizkaia – DBH eta Batxilergoa

   

Kodea

Ikastetxea

Proiektuaren izenburua

Proiektuaren azalpen laburra - 

Lotura

14065

Ies Cruces

Baratza eta robotika

Baratzea zaintzeko eta hobetzeko metodo zientifikoa eta haren aldagaia lantzen dituen aurreko urtean proposatutako proiektua sendotzea, baita robotikaren erabilera sustatzea ere, lan egiten den mailen araberako erronken bidez.

Gehiago jakiteko

15832

Zabalburu Ikastetxea

"Aire garbia" Bilboko alde-zaharreko merkataritzarako / "Aire limpio" para el comercio del casco viejo de Bilbao.

Bilbao nace en el siglo XIV en el Puente de San Antón, como punto de paso de la ruta comercial más importante de los alrededores en aquella época. Podría decirse por lo tanto, que el Casco Viejo Bilbaíno ha estado ligado al comercio desde el mismo momento de su fundación y en este siglo XXI, sigue siendo una de las zonas comerciales de excelencia de la Villa.

Gehiago jakiteko

10046

IES Aniturri BHI

STEAM-BARATZA

2020-2021 ikasturtean, EA2030ean Aniturriko ikasleek burutu duten diagnosiaren hausnarketaren ondorioz, institutuko patioa berdeagoa bilakatzeko beharra ikusi da. 2021-2022 urtean, baratza ekologikoaren proiektua martxan jarri da, irakasteko eta ikasteko prozesua diziplinen artean sustatu ahal izateko gune bat sortzeko. Ikasketa horren ardatza ikerketa zientifikoa edo/eta teknologikoa izango da eta curriculumean ezartzen diren hainbat konpetentzia landuko dira.

Gehiago jakiteko

12173

KOLDO MITXELENA BHI

ROBOTIKA ZAINETAN

Etapa bakoitzean proiektu  interdisziplinar desberdin bat garatuko dute robotika oinarri hartuta.

Gehiago jakiteko

14010

Dolores Ibarruri BHI

Etxe domotikoa

DBH 3. mailan Teknologia ikasgaian, eraikina sortu beharko dute.

DBH 4. mailan webgune bat sortuko dute ikasleek proiektuaren hedapena egiteko xedearekin.

Batxi 1eko ikasleek eraikina 3D piezekin osatuko dute: ateak, leihoak, altzariak...

Batxi 2ko ikasleek domotika ezarriko diote eraikinari: Argi, tenperatura, hezetasun kudeaketa automatikoa...

Gehiago jakiteko

14087

IES URIBARRI BHI

STEAM URIBARRI

1.- SENTSORE 19

Sentsore-19 proiektuak bi sistema edo atal desberdinez osatuta dago: alde batetik, aforo zenbatzailea dago; eta bestetik, CO2 neurgailua. Lehenengo sistema sakatzaileek eta LED-ekin egindako keinukariak osatzen dute. Bigarren sistema CO2 -a neurtzen duen sentsoreak, OLED pantailak eta LED batzuk osatzen dute. Gela batean kokatzeko diseinatuta daude, aforo zenbatzailea atearen ondoan jartzeko, eta CO2 sentsorea leihoetatik eta atetik urrun jartzeko. Bi sistema hauen erabilera ikastetxeetan koronabirusaren kutsadura galarazteko pentsatuta daude, beti ere klaseetan ahalik eta erosotasun handiena mantenduz.

2-AirRactor

COVID-19 gaixotasunari aurre egiteko eta COVID-SARS-2 birusaren hedapena murrizteko oso garrantzitsua da maskariliak erabiltzeaz aparte gelak ondo aireztatzea. Horregaitik eta Institutuko gela batzuen aireztapena ona ez zela ohartuta AirRactor proiektua sortu genuen aireztatzeko prototipo bat diseinatu eta horrela arazoari konponbidea emateko. Sortutako prototipoa institutuan ditugun ordenagailu zaharretako haizegailuak erabilita sortu dugu plastikozko piezen eta torlojuen bidez lotuta, haizagailuzko laukizuzen bat osatzen. AirRactor prototipoa leihoetan kokatu egiten da eta martxan jartzen denean gelaren aireztapena hobetzen da aire garbia egongo dela bermatuz eta gure osasuna zaintzen lagunduz.

Gehiago jakiteko

14339

 IES JOSE MIGUEL BARANDIARAN BHI

STEAM Barandiaran

1.DBH: INSPIRA STEAM

Hezkidetza proiektuarekin batera Inspira STEAM proiektuan parte hartu dugu

1., 2., 3. eta 4. DBH: Emakume zientzilari eguna / astea

Lanak, jolasak, lehiaketak, etabar.

1., 2. eta 3. DBH: ZIENTZIA AZOKA

STEAM/Zientzia azoka antolatu dugu. Bertan 3.DBH-ko ikasleek haien proiektuak DBH 2. eta 1. mailakoei aurkeztu dizkiete. Proiekturako planteatutako hipotesia honako hau da: nola hobetu dezakegu eraginkortasuna edo nola jasangarriago egin ditzakegu Leioako eraikin enblematikoak? Honako irakasgai hauek inplikatu dira proiektuan:

Teknologia: Elektronika,  elektrizitatea eta  programazioa landuko dira etxearen domotika egiteko. Matematika: Geometria landuko da eraikuntzak sortzeko. Plastika: Maten egindako eraikuntzak hornitu Gaztelaina: Proiektuaren bilakaera erakusten duen bideotutoriala sortuko da. Ingelesa: Ahozkoa landuko da proiektuen aurkezpena egiteko.

Gehiago jakiteko

14398

Juan Antonio Zunzunegui BHI

Zunzuneguiko STEAM PROIEKTUA

STEAM proiektuan metodologia berriak ikasiz eta aplikatuz jarraitu dugu eta proiektu honetan eskatzen ditugun baliabideak beharrezkoak izango dira metodologiaren aldaketa aurrera eramateko. Argi dago ikastetxeko talde guztietan izango du eragina eskatutako baliabideak eta irakasleak jasotako formazioa.

HAUSPOAK eman digu aukera proiektuak beste era batera aurrera eramateko, lasaiago garatzeko eta beharrezkoa denean ordu gehiago erabiltzeko. Horrela adin ezberdineko ikasleek parte hartu ahal  dute proiektuetan eta diziplinartekotasuna ahalbidetu du.

Gehiago jakiteko

14928

BALLONTI BHI

3D INPRIMAKETA

Ordenagailuz Lagundutako Marrazketa eta Diseinuak (CAD – Computer-Aided Design)  landu; hardware-gailuak ezagutzea, diseinurako aplikazioak ezagutzea, eraikuntza grafikoak zehaztasunez egitea (planoan zein hiru dimentsioetan) ordenagailuaren bidez; eraldatzen diguten aplikazioak (Cura, Simplify 3D…) ezagutzea eta erabiltzen jakitea, eskaintzen dituzten parametroak ulertuz, eta azkeneko prototipoaren emaitzan daukaten eraginaz jabetuz, diseinuko emaitzatik ahalik eta hurbilen dagoen 3D-n inprimatutako prototipoa lortzeko; irudikapen-sistemak aintzat hartu eta espazioan erabiltzea egiten diren diseinuak eta marrazkiak irudikatzeko; estereolitografiak lortzea stl luzapenarekin.

Gehiago jakiteko

15021

Barrutialde BHI

Gorputzaren indarra erabiliz, gailuak kargatzeko sistema

Ikasleek bizikleta batetik energia lortzeko ikerketa  egin dute. Anatomian, metabolismoaren beharrizanak aztertu dituzte, matematikan estatistikaren bidez arazoa dimentsionatu dute, heziketa fisikoan, kirolean erabiltzen den energia kalkulatu dute, teknologian, fisikan eta IKt gaietan, bizikleta batean dinamo bat jarri eta sortzen den energia Arduino baten bidez pantaila batean bistaratu dute eta mobilak kargatzeko USB konektorera helarazi. Bukaera emateko, erakusketa bat antolatu zen institutuan.

Gehiago jakiteko

15071

IES Abadiño

Ortuko proiektua

Aurten ongarri naturalak lantzen dabiltza (konposta) eta aroaren arabera, uzta desberdinak lantzatzen dabiltza

Gehiago jakiteko

15072

IES Arrigorriaga BHI

Uhin elektromagnetikoen eragina hazitegi batean ereindako landareetan

Azken urteetan 5G eta wifi sareen inguruan asko eta gaizki hitz egin da: osasunarentzat kaltegarriak direla, uhin elektromagnetikoek gure gorputzean aldaketak eragiten dituztela… Horregatik, STEAM proiektu honen helburu garrantzitsuena pentsamolde horrek dioena egiazkoa den ala ez konprobatzea izango da metodo zientifikoan oinarrituta. Horretarako, Arrigorriaga BHIko Batxilergoko lehenengo mailako ikasleek, Kultura

Gehiago jakiteko

15092

IES MUSKIZ BHI

ETORKIZUNEKO STEAM BARATZA

Ikerketa teknologikoan eta zientifikoan oinarrituta, baratza oinarri bezala hartuta, arazo egoera ezberdinak (lurraren pH analisia, azalera ezberdinen kalkuluak, planoak, 3D diseinua, hezetasun eta tenperatura kontrolatzeko zirkuituak, ...) planteatu ditugu eta prozesu tek­­nologikoaren faseak aplikatuz irtenbidea diseinatu eta eraikiko da.

Gehiago jakiteko

15094

IES SOPELA BHI

Negutegia proiektua

Testuingurua: Gure ikasleek nekazal ingeniaritza enpresa bateko partaideak dira eta kontserba ekologikoak egiten dituen elikagai-enpresa batek tomatea hidroponikoan egiteko negutegi bat instalatzeko kontratatu ditu.

Gehiago jakiteko

15108

IES Mungia BHI

STEAM Robotika Proiektua

Utilizando placas de Arduino y diferentes sensores crean semáforos, farolas con sensor de luz, pasos a nivel con barrera, termostatos, regadíos automáticos según la humedad, Coche siguelineas y con control remoto (bluetooth)

Gehiago jakiteko

15111

IES ARTAZA ROMO BHI

 GAILU AUTONOMOAK EKOIZTEA ETA PROGRAMATZEA

● ARDUINO BIDEZ PROJECT HUB deritzon plataformetan agertzen  diren proiektu berrikoiak landu, ahal delarik DIY metodologia erabiliz,  ( plataformatera sarrera eman, behar dituzten konponenteak erosi eta  beraien eskuetan utzi proiektuaren antolamendu, eraikitze eta  presentazio atalak). Kasu honetan instructables plataformatik  ateratako semaforoa TINKERCAD bidez marraztu, 3D inprimagailuarekin  sortu, konponente elektronikoak muntatu eta arduino IDE bidez  proiektua programatu dugu. SEMAFOROA esteka honetan, egindakoa  ikusi ahal da.

● Baita, COVID-19 ikasturte honetan, lehen ebaluaketan zehar, gelen  aireztatzearen garrantzia kontutan izanik, leihoen topeak sortzea  bururatu zitzaigun, aireztatzearen arazoari irtenbide bat jarriz. Atal  honetan, esan genezake, alde batetik 3D diseinua (FREECAD  ERABILIZ), teknologiako tailerreko leihoen topeak egiteko diseinuak  egin dituzte eta 3D inprimagailuaren bidez prototipoak sortu. …

Gehiago jakiteko

15626 AXULAR BHI STEAM GOITIK BEHERA Hainbat proiektuk osatu dute: bideojolasa (scratcha erabiliz bideo jolasa programatu hizkuntzak lantzeko), rumba (mBotarekin zikintasun azalerak kalkulatu eta robotaren funtzionamendu autonomoa programatu), esku robotikoa (gure eskuaren funtzionamendua eraikitako eskuan islatu), negutegia (hainbat magnitude kontrolatu, datu bildu eta webgunera igo estatiska erabiliz ondorioak ateratzeko), dronak (programazioa, elektronika, mekanika, informazio bilaketa, bideo eta irrati seinaleen kontrola eta programazioa) Gehiago jakiteko

15764

IES Artabe BHI

STEAM ARTABE

Este año uno de los pilares fundamentales es crear un aula de investigación en el exterior del centro mediante la  adaptación de un contenedor marítimo  y fusionar el proyecto de Steam e Irratia. Para ello se comenzara con los trabajo de adecuación del contenedor, por ello el alumnado de 1º de la ESO en plástica desarrollaran diseños que luego serán elegidos en la radio del centro. El alumnado de 4º de la ESO realizara una pequeña instalación eléctrica fotovoltaica y el alumnado de complementaria se encargara de los trabajos de cimentación, apertura de huecos y panelado. Mientras se realizan estos trabajos, se continuara con los trabajos de siembra de nuestros bancales en diferentes condiciones de temperatura, riego y aportación orgánica.

Gehiago jakiteko

         

Bizkaia – HH eta LH

     

Kodea

Ikastetxea

Proiektuaren izenburua

Proiektuaren azalpen laburra - 

Lotura

14025

MUNITIBAR HLHI

STEAM MUNITIBAR

Gure proiektuak edukiekin lotura zuzenagoa izanez, landu ditugu Disziplina Barruko Konpetentziak izendatuko ditugu. Konpetenzia hauek, Hizkuntza-eta literatura-komunikaziorako, Matematikarako, Zientziarako, Teknologiarako digitalerako eta azkenik, arterako konpetentziak izango dira. Konpetentzia hauek gure proiektuan erabilitako materialak eskaintzen dizkigun aukerak aprobetxatuz landu ditugu.

Gehiago jakiteko

14080 Sofia Taramona Ikastetxea Gu ere, zientzialariak Proiektu honekin HH-tik LH-ko 6.mailera umeak gizarte eta natur zientziak arloekin lotutako gai desberdinak modu esperimental eta manipulatibo batean lantzeko aukera zabaldu nahi izan dugu. Erabili dugun metodologia ikerketa zientifikoan oinarrituta egongo da. Hasieran, ikasleei gaika edo aztertu beharreko arazoa aurkeztuko diegu. Behaketa eta esplorazioaren bidez galderak erantzuten saiatu dira. Hipotesia baieztatzeko lan desberdinak burutu dituzte: esperimentazioa eta datu bilketa, datuen analisia egin eta ondorioak atera dituzte. Amaieran ikasleek beti ekoizpen bat egin dute eta emaitzak aurkeztu dira. Talde bakoitzean natura eta gizarte lanak burutu dira eta honetaz aparte eskola mailan komuneko beste ekintza batzuk egin dira. Gehiago jakiteko

14367

LEGARDA HLHI

ZIENTZIA ETA IKERKETA: SAIAKERA ETA ERRAKUNTZA BIDEZKO IKASKUNTZA

Steam gela fisikoa sortzea izan da helburu. Txoko ezberdinak ezarriz, manipulazioa, argiaren txokoa, steam jolasak, magnetismo txokoa, izaki bizidunen txokoa eta honetan ernalketa aztertzea, behatzea hipotesiak bota eta datuak ateraz ondorioak atera. Beti ikasleak modu kooperatiboan lan eginez bururtu dituzte jarduera guztiak.

Gehiago jakiteko

14153

CEIP URIBARRI HLHI

STEAM

Esperimentu-tailerretan lan egingo dugu eta metodologia zientifikoa gauzatuko dugu, ebatzi beharreko galderak eginez, planteatutako hipotesiak frogatuko dituzten esperientziak planifikatuz eta gauzatuz, eta horien emaitzak planteatutako egoera problematikoari erantzun bat emateko erabiliz, eta hori guztia modu kooperatiboan eta ikasteko gaitasun, erritmo eta estilo desberdinak kontuan hartuta. Gaitasun zientifikoaren barruan, Zientziaren eta Artearen arteko harremana islatu nahi dugu. Zientzia eta aurrerapen zientifikoak teknika artistiko askoren eskurapenaren historiarekin batera doazela kontuan hartuta, hala nola objektuen egiturak, Optika, Argia, Soinua, etab. Ilusio Optikoak Hezkuntza Artistikoaren arloan ere landuko dira. Gaitasun zientifikoa gaitasun teknologikoarekin osatzen da. Honek ikerketarako baliabide sofistikatuagoak eskaintzen dizkizu, bestela posible izango ez liratekeen emaitzetara iritsiz.

Gehiago jakiteko

14048

CEIP LARREA HLHI

APRENDIZAJE CONTEXTUALIZADO Y SIGNIFICATIVO MEDIANTE LA INTRODUCCIÓN EN LAS AULAS DE LA ESTRATEGIA STEAM

Durante este curso queremos impulsar la educación científico-tecnológica en toda la Comunidad educativa. Para ello proponemos dos rangos diferentes: Por un lado el uso del laboratorio, incentivando  a todo nuestro alumnado en una metodología de investigación, ya que es un procedimiento donde se propone diagnosticar situaciones y problemas. Para ello, el alumnado deberá elaborar hipótesis, buscar información, investigar, planificar experimentos, crear modelos, dar explicaciones de los resultados obtenidos, trabajar en grupo y debatir con los/as compañeros/a

Gehiago jakiteko

14230

Jose Maria Uzelai HLHI

Ikastetxean esperientzia aberasgarriak bultzatzen

Alde batetik, aurreko ikasturteetan zehar robotika tailerrak sistematizatuta ditugu gure ordutegietan, bai LHn eta baita HHn lantzen dira eta hurrengo ikasturteetan jarraipena emango diogu. Tailer hauek era egokiagoan bideratzeko material teknologiko gehiago beharrezkoa dugu. Bestetik, Matematikak jolastuz lantzeko modua garatzeko pentsateka jolasak (joko manipulatibo, kooperatibo eta batzuk formatu digitalean) gure egunerokotasunean integratzeko urratsak eman nahi ditugu eta proiektu honen bidez lortzeko bideak zabaltzeko ahaleginak egingo ditugu.

Gehiago jakiteko

14232

CEIP Concha HlHI

EGITEN IKASI:  STEAM LABORATEGIA

Aurten, 2019/2020 ikasturtean, eskolan Zientzietako Prestakuntza Ekimen Globalean hartu dugu parte Kontxa Eskolan, eta gainera, eskolako hiru tutorek berritzegunean matematika eta zientzetarako ikastaroak jazo dituzte. Formakuntza horietan STEAM ikuspegia ezagutu dugu eta ikuspegi horrek barruan hartzen dituen ikasgaietan, hau da, Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematikan, ikasleen ikaskuntza aktiboa ahalbidetzen dela konprobatu dugu.

Gehiago jakiteko

14232

CEIP Kontxa HLHI

EGITEN IKASI:  STEAM LABORATEGIA

Laborategia STEAM konpetentzia lantzeko baliagarria da, zientziak (biologia, geologia, mekanika, elektrizitatea, optika eta kimika) robotika, arte hezkuntza, ingenieritza, teknologia eta matematika bezalako gaien aurkikuntzarako espazio bat hain zuzen.

Gehiago jakiteko

14256

MANUELA ZUBIZARRETA HLHI

Arte Hezkuntza sormena, irudimena, adierazpena

Plan honen helburua oinarrizko hezkuntza-konpetentziak garatzea, eta gure ikasleak bizitzarako prestatzea da. Ikasle bakoitza norbera izateko, norbere burua osotasunez (gorputza, sentimenduak, pentsamenduak, hitzak, jokaerak, ekintzak…) ezagutu eta bere buruaz kontziente izatea, batez ere 4 esparru hauetan:

• Ikasitakoaren transferentzia bizitzako egoera pertsonaletara, sozialetara eta akademikoetara.

• ikasitakoaren aplikazioa, konpetentzietan oinarrituta irakaskuntza-ikaskuntza prozesua biderako sekuentzia didaktikoetan.

• Norbera izaten ikasteko pertsona osoaren garapena begiztatzen duen autorregurregulazioa.

• Emakumeak gizartean Steam munduan duten garrantzia azpimarratzea eta animatzea bertako parte izatera.

Gehiago jakiteko

14356

URRETXINDORRA HLHI

ZIENTZIA PROIEKTUA (STEAM) 2021-22

Ikasketa esperimentalaren garrantziaz jabetuta, Proiektu hauetan aritzeak aukera ezin hobea ematen digu, jarduera aktibo eta ikertzaileen bitartez, berezko ikasketa esanguratsuak lortzeko, halaber, talde laneko dinamikekin berdintasunezko giroa sortarazteko.

Prestaturik dauzkagun jardueren bitartez, bai ortuan zein robotikan, zenbait konpetentzia lantzeko aukera ematen digu: Konpetentzia zientifikoa, teknologikoa, artistikoa eta matematikoa. Ahaztu barik konpetentzia linguistikoa.

Gehiago jakiteko

14369   URREGARAI Herri Eskola Alde batetik, ARTE Hezkuntza: sormena, irudimena, adierazpena eta bestalde ROBOTIKA, biak, Zientzia, Teknologia eta Matematikarako gaitasunarekin lotura estua duten legez, diziplina arteko planteamendua garatzea inplikatu du proiektu honek. Arte proiektuarekin, kontzeptu matematikoen lanketa egiten dogu, esate baterako: neurketa, geometria, espazioa, bolumena, baita zientziakoak: kolorea, argia, elektrizitatea eta beste hainbat. Honekin batera, aspektu digitalean sakondu nahi izan dugu, hau da robotika gelako dinamikan sistematizatu. Informazioaren eta komunikazioaren gizarte honetan, teknologia berrien ezagupena eta erabilera ezinbestekoa dela uste dugulako eta oinarrizko gaitasunak ikasleekin era aktiboan garatzea gure helburua delako, Gehiago jakiteko

14392

CEIP MAESTRO ZUBELDIA HLHI

“Zientzia eta teknologiarekiko interesa sustatuz eta generoko etena apurtuz”

Berrikuntza honen bidez, era aldakor eta dinamikoan irakastea eta, «eginez ikastea» eta «joko dibertigarrikoa» kontzeptuen azpian, umeen ikasketa estimulatzea nahi izan dugu, ikasketa aktiboa errazten duten materialak eta jokoak erabiliz. Gure asmoa joko-esperientzia berritzaileak eta mundu errealaren eta digitalaren artean integratuak eskaintzea izan da, ikasgelako irakaskuntza dinamizatzea eta esperimentazioaren bidez metodo berriak sortzen. Horretaz gain, genero ikuspegia landu nahi izan dugu, batez ere 3. zikloan, lanbidearen aukeraketan  hainbat “kutsu” saihestuz.

Gehiago jakiteko

14395

RUPERTO MEDINA

STEAM

Sarreran adierazi dugun bezala, proiektu hau ikasturte honetan garatutakoaren jarraipen gisa aurkeztu dugu, eta, beraz, konpetentzia horiek Haur Hezkuntzatik landuko ditugu; izan ere, Lehen Hezkuntzako goi-mailako zikloetan lortutako emaitza akademikoetan zentratzeaz gain, gure Hobekuntza Plana hezkuntza-oinarritik aplikatu behar da, txikienak inoiz ahaztu gabe.

Gehiago jakiteko

14396

CEIP VIRGEN DE LA GUIA HLHI

“ADIMENA ALDAKETETARA EGOKITZEKO GAITASUNA DA” (STEPHEN HAWKING)

El enfoque para trabajar programación, robótica y pensamiento computacional en Educación Infantil pasará por utilizar estas habilidades como vehículo para el aprendizaje interdisciplinar, usando una pedagogía basada en el juego que amplíe lo que el profesorado ya hace de manera habitual en sus aulas, de manera que logre guiar al alumnado a reconocer y comprender los aspectos fundamentales del pensamiento computacional.

Gehiago jakiteko

14396

CEIP VIRGEN DE LA GUIA HLHI

“El conocimiento es un tesoro, pero la práctica es la llave del tesoro” (T. Fuller)

Experimentos científicos y exposición de los trabajos realizados trimestralmente.

Gehiago jakiteko

Taller de matemáticas(El juego y las matemáticas manipulativas). Robótica y pensamiento computacional.

14430

CEIP ALBIZ HLHI

ALBIZSTEAM

Albiz eskolan STEAM proiektua tailerren bitartez lantzen dugu. Aurrerago aipatutako mailetan tailer bana daukagu. Aipatu beharra dugu, tailer guztiak ingelesez ematen direla. HH4 eta 5 urteko geletan BEEBOOT-aren bitartez eduki kurrikular desberdinak eta orientazio espaziala lantzen dira.

LH-ko 1.mailan Arts & Crafts tailerra dugu, bertan eskulan desberdinak egiten ditugu, hiztegia eta motrizitatea landuz.

LH-ko 2.mailan SCIENCE SPERIMENTS tailerrrean zientzietako oinarrizko esperimentuak burutzen ditugu. LH-ko 3.mailan, alde batetik informatika lantzen hasten gara, ikasleak chromebooken erabileran trebatzen hasteko. Bestalde LEGO WEDO 1.0-ak ere erabiltzen dugu, robotak eraiki eta programatzeko. LH-ko 4.mailan LEGO WEDO 2.0-ekin robot desberdinak eraiki eta ondoren hauek programatzen ditugu mugimendu desberdinak egin ditzaten. LH-ko 5. mailan programazioarekin jarraitzen dugu, kasu honetan CODE.ORG izeneko programa erabiltzen dugu. Jolas gamifikatua da eta fase batetik bestera pasatzeko helburu bat bete behar dute ikasleek, horretarako beraien pertsonaiaren mugimenduak programatuz. LH-ko 6. mailan programazioaren munduan gehiago sakontzen gara. Horretarako SCRATCH weborria erabiliz ikasleek beraien jolas, aurkezpen edo proiektuak sortzen dituzte. Ikasturtean zehar Euskaran beste proektu txiki bat aurrera eramaten dugu, "AZTARNA UTZI ZUTEN EMAKUMEEK" deiturikoa. Honetan APP INVENTORREN bitartez aplikazio bat sortuko dute.

Gehiago jakiteko

14867

LAUKIZKO LAUAXETA HLHI

EKINAREN EKINEZ

Laukizko Lauaxeta HLHI, ESKOLA TXIKIA, bi eraikinetan kokatuta dago, eta bien artean 2 km daude: Mentxaketa auzoan

HHko gelak eta eskolako jantokia, eta Elizalde auzoan LHko gelak.

Gehiago jakiteko

15015

CEIP ROMO

NATURAN OINARRITUTAKO HEZKUNTZA ZIENTIFIKO ETA TEKNOLOGIKOA

2020-21 ikasturtean NATURAN OINARRITUTAKO HEZKUNTZA ZIENTIFIKO ETA TEKNOLOGIKOA izeneko proiektua hasi genuen eta bertan ekintza desberdinak burutu ditugu. Eskolako ortua izan da proiektuaren interesgunea eta hortik abiatuta ekin diogu STEAM konpetentziak garatzeari.

Gehiago jakiteko

15020

Barrutia

Eskola ortua eta patioak: hezkuntza eta ikerketa espazioak

Helburu nagusia betetzeko eraman den metodologia aipatuko genuke alde nabarmen bezala: Jarduera ikertzailea eta talde–lana (genero-ikuspegia eta berdintasun ikuspegia oinarria izanik.

Egin diren jarduerak:

• Ortuko lanketa eraman da ikasturtean zehar ziklo guztietan: haziak erein, lurra prestatu, belar txarrak identifikatu eta kendu,  hazietatik lortutako landarak sartu eta haien zaindu udaberrian eta udazkenean fruituak hartzeko eta haiekin errezeta osasungarriak egiteko sukalde tailerrean. Landareen ugalketa aztertu ortuan, marrubi eta aloe vera landareekin. Lorekin esperimentatu: ura koloreztatu eta haren eragina ikusi loreengan

Gehiago jakiteko

13254

Txalburu eskola

STEAM ESKOLA

Gure eskola tailerretan antolatuta dago eta STEAM hezkuntza modu integratu batean garatzea ahalbidetu nahi dugu, ahalik eta tailer gehienak inplikatuz. Artea, Aroztegia, Zientzia, Sukaldaritza, Zenbakikuntza,  Baso eskola  (inguru hurbilera irteerak, baso eskola). Tailer guzti hauetan testuinguru praktiko bat eskaintzen da, non egoerak eta proposamenak sortu edo eta nahita eragiten diren, ikasketa bultzatzeko.  Ikerketa da hauen oinarria, egoera-erronkak planifikatuz, hipotesiak planteatuz, hauek konprobatuz, modeloak sortuz , taldean lan eginez eta eztabaidatuz.

Gehiago jakiteko

14004

CEIP Buenos Aires HLHI

Baratzetik laborategira eta robotikarekin ikasi

BARATZE PROIKETUAREN DESKRIBAPEN LABURRA: Eskolan baratze  txiki  bat egitera  goaz.

Horretarako  erabiliko  ditugu  zenbait  leku  ezberdin:  Patio  ondoko gunea (non  bankal  batzuk jarri dizkigute jada), tailer-gela (hazitegiak eta esperimentuak egiteko tokia) eta Prebentorioko  udal-baratze  bat.  Azken  hau  izango  da  gure  tokirik  handiena  barazkiak landatu ahal izateko.

Gehiago jakiteko

14021

Amoroto HLHI

STEAM

Ikasleen sormena garatu argiaren produkzioa itzal titereen mundutik abiatuz eta soinuen produkzioa elektronika analogikoaren erreminta erabiliz.

Gehiago jakiteko

14021

Amoroto HLHI

STEAM

Eskualdeko beste ikastetxe batzuekin batera, ikasturte guztian zehar formazio saio ezberdinak proposaturik izan ditugu  Arragua elkartearen eskutik. Ondoren, bertan jasotako proposamenak ikastetxean gauzatu dira.

Gehiago jakiteko

14021

Amoroto HLHI

STEAM

Eskualdeko beste ikastetxe batzuekin batera, ikasturte guztian zehar formazio saio ezberdinak proposaturik izan ditugu  Arragua elkartearen eskutik. Ondoren, jasotako proposamenak ikastetxean gauzatu dira, sormena sustatuz.

Gehiago jakiteko

14046

CEIP JUAN RAMÓN JIMÉNEZ HLHI

LA ROBÓTICA AL SERVICIO DEL APRENDIZAJE

Desde el curso 2018-19, se implementa en el centro proyectos STEAM vinculado a la robótica desde los 2 años, dentro de la asignatura de educación artística impartida en Inglés. De modo que este 3er año, se ha dado un paso más vinculando el trabajo STEAM a nuevas formas de  aprendizaje, a través de  los PBLs intercurriculares y la robótica educativa.

Gehiago jakiteko

14097

LEARRETA MARKINA HLHI

Elikagai organikoen zikloa, eskola konposta

Proiektua hau, ikerketa proiektu bat izango da, metodo zientifikoan oinarrituta. 3.zikloko, 6.mailako 3 geletan burutuko da, 2. hiruhilekoan. Arazo egoera baten oinarrituko da.Nahiz eta maila honetan burutu proiektua, ikastetxe osoak parte hartuko du hondakin organikoen birziklapenean.

Gehiago jakiteko

14108

Basurto HLHI

Koronabirusa eta bestelako mikrobioak kontrolpean

Proiektu honek matematika eta gaitasun artistikoak eta sortzaileak elkartzea ahalbidetu digu hezkuntza zientifikoarekin batera. Mikrobioen mundua modu oso ikusgarrian eta motibatzailean lantzeko aukera eman digu. Ikasleak mikrobiologiaren, higienearen, infekzioen hedapenaren eta gaixotasunen prebentzioaren gaietan heztea ahalbidetu digu.

Gehiago jakiteko

14378

Zaldupe HLHI

Arte Hezkuntza: zientzia teknologiarekin bat. Sormena, irudumena, adierazmena.

Proiektuaren asmoa sormenarekin eta arte munduarekin Lea-Artibaiko ikastetxeen arteko lan talde edo sarea sortzea da eta ibilbide horretan lagunkide izatea ere bai. Horregatik, proiektua mintegi formatuan antolatuta dago, hau da, saio teorikoak eta praktikoak uztartzen dituen metodologian oinarritua.

Gehiago jakiteko

14447

TURTZIOZKO ESKOLA

STEAM: Gauza handiak lortzen

Gure eskola, tradizionalki baserriz inguraturik egon da,eta errealitate hori aldatzen joan arren, oraindik badira inguruan lan horretan dihardutenak. Hau aprobetxatuz, gure baratzari etekin handiagoa atera nahi diogu.Honekin batera gaur egunean funtsezkoak diren teknologia berriak ere sustatzeaz batera Haur Hezkuntzatik hasita eta L.Hn jarraituz, naturarekin harreman zuzena, esperimentazioa eta teknologia berriak indartzen aritu gara, metodologia berriztatzailea aplikatuz.

Gehiago jakiteko

14455

INAZIO ZUBIZARRETA - IGORRE

JASANGARRITASUN HAZIA ZABALDUZ

Jasangarritasun ereduan oinarritutako ziklo zirkular ezberdinak hainbat ekintza bidez jorratzea: hondakinak,konposta,ortua, negutegia, haziak, landare eta lorak, mikroskopio digitala, ikerketa zientifikoa, kotxe elektrikoa, grafiti begetala... Eskolako famili eta tokiko elkarteen partehartze eta zabalkundeari garrantzia ematen diogu.

Gehiago jakiteko

14457

CEIP ZALDIBAR HLHI

IPUINAK SORTZEN

Ikasle bakoitzak ipuin bat eskuz idatzi ondoren ipuinaren bertsio digitala sortu zuen SCRATCH plataforma eta honek eskeintzen dituen programaziorako baliabideak erabiliz.

Gehiago jakiteko

014457

CEIP ZALDIBAR HLHI

IPUINAK SORTZEN

Hasteko, gelan narrazio testuak lantzen hasi ginen eta taldeka ipuin ezberdinak sortu genituen. Behin ipuinak bukatuta, ipuin horiek modu digitalean animazioen bitartez sortu daitezkela ikusi genuen. Lehenagotik SCRATCH-en nondik norakoak aztertuta genituenez eta oinarrizko maila lortuta geneukagunez, sortutako ipuinak modu interaktiboan sortu genituen. Hasieran zaila izan zen arren proiektua aurrera atera genuen eta istorio interaktibo hauek bukatu eta gelakideei erakusteko aukera izan genuen.

Gehiago jakiteko

15342

Zabalarra

Hezkuntza matematikoa, zientifikoa eta teknologikoa

Hauek dira robota eta programazioaren bitartez landu diren gaiak: Mailak Unidade didaktikoa/proiektua                 Helburuak LH1 Zentzumenak Giza gorputzaren askotariko zentzumenak eta garunean duten jatorria lantzeko bluebooht a erabiliko dugu proiektu bezala gaia landu ostean .

LH2 "Zein txikia nntzen” Familiako partaideak eta ezaugarriak eta lantzea Bluebooth-aren bitartez

LH3 "Gure gorputza" Hezurduraren baten funtzionamenduaren pantailako muntaia animatua eta interaktiboaren bitartez (Scratch).

LH4 “Egipto” Scratchen bitartez polearen funtsionamendua landu ijolas interakto bihurtuz.

Gehiago jakiteko

         

Gipuzkoa – DBH eta Batxilergoa

   

Kodea

Ikastetxea

Proiektuaren izenburua

Proiektuaren azalpen laburra - 

Lotura

12108

IES Plaiaundi BHI

PLAIAUNDI-IRUNGO BIODIBERTSITATEA (IRUNBIO))

Mundu mailan, gizartearen urbanizazio edo hiritartze-maila handitzen doan heinean, bertako biztanleek euren inguruarekin eta orokorrean, ingurumenarekin duten kontaktua murrizten doala gauza jakina da. Egungo gizarteak ingurugiroarekiko duen kontaktu falta horri aurre egiteko, ordea, ezinbestekoa da ikasleek esperientzia biziak edukitzea euren eskolako orduetan, bai eta esperientzia positiboak bizitzea ere, naturarekiko ikuspegi positiboa sustatzearren.

Gehiago jakiteko

12740

LEIZARAN BHI

HONDAKINEN BIRZIKLAPENA

Hondakinen bilketaren kudeaketa egokia egiteko eta sustatzeko asmoz Andoaingo enpresa batekin jarri gara harremanetan PET plastikoak biltzeko eta beraiei zuzenean erameteko asmoz. Aldi berean dibertsifikazioko taldeak konpondutako bizikletei kit elektrikoa egokitu diegu. PET botilak ekarritako guztien artean bizikleta zozketatu da. Bai bizikleta elektrikoaren muntai eta plastikoen bilketan landu diren ohitura on horiek lantzen jarraitu nahi dugu.

Gehiago jakiteko

13043

Zubiri Manteo BHI

Doinua ondo antolatuz gero, zein gauza harrigarria

ARAZO EGOERA:

Hezkuntza sailak EAEko Institutuetako musika gelak pentagrama didaktiko batez hornitzeko lehiaketa publikoa plazaratu du. Lehiaketa horretara aurkeztuko dira gure ikasleak eta horretarako Zubiri Manteo Institutuko musika gelan, 1.DBHko ikasleei pentagramaren ikasketan lagunduko dien sistema diseinatzea eta eraikitzea izango dute egin beharrekoa. Lan hori borobiltzeko, egindako guztiaren aurkezpena egin eta txosten teknikoa entregatu beharko dute.

DBH lehenengo mailako ikasleentzat aldiz, proiektuaren azken ataza lehiaketa batean parte hartzea izango da. Horretarako musika konposizio  txiki bat egin beharko dute.

Gehiago jakiteko

13461

BEASAIN BHI

oztopoak saihestu eta lau hankatan dabilen gailu baten diseinua, eraikuntza, muntaia eta programazioa

 Baliabide mugatu batzuk emanda lau hankatan dabilen eta oztopoak saihesten dituen robot baten diseinua, muntaia eta programazioa gauzatu, Arduino plaka bat erabiliaz.

Gehiago jakiteko

12071

Talaia BHI

"IZARREN HAUTSA" ETA "AMEZTU JAIZKIBEL"

"IZARREN HAUTSA": PLANETAK EGIN ZIREN ESKALAK ERRESPETATUZ ETA IKASTETXEKO EREMUETAN JARRI ZIREN DISTANTZIEN ESKALAK MANTENDUZ; ERA BEREAN, PLANETARIUM BAT ERAIKI ZEN BERTAN ESPAZIOKO EDUKIEN PROIEKZIOAK EGITEKO. "AMEZTU JAIZKIBEL": JAIZKIBELGO AMETZEN EZKURRAK BILDU ETA ZUHAIZKAK ALDATU ZIREN. EZKURRAK JARRI ZIREN NEGUTEGIAN UREZTATZE SISTEMA AUTOMATIZATU ZEN.

Gehiago jakiteko

12132

Mutriku BHI

ERRONKA ZIENTIFIKO TEKNOLOGIKOEN EBAZPENAK

Ikasleen partaidetza eta zientziarekiko interesa eta bokazioa sustatzeko ekintza pedagogikoak hauek egin dira;

1. Zientzia eta teknologia ezagutzeko esperientziak lantzeko; a. Ikasle guztiak taldeka jarrita beraien proiektu teknologikoa egin dituzte eta ondoren prototipoa muntatu eta funtzionatzen dutela ikusi dute. b. Aipatu diren ikasleen taldeak, sexuaren arteko desberdintasunik gabe, bai neskak bai mutilak elkarlanean aritu dira inolako bereizketarik egin gabe. c. Maila bakoitzeko talde bakoitzean, nahiz proiektuetako talde txikietan aniztasuna eta integrazioa sustatu da.

Gehiago jakiteko

2. Gaiak lantzerakoan, edukiak nahiz gaitasunak landu ditugu etapako helburu nagusiak jorratzeko; a. Emandako konponbide teknikoekin irudikatu eta simulatu. b. Problema teknologiko bati konponbidea eman. c. Lan-prozesua eta lortutako produktua ebaluatu. 3. Irteera eta ekintza pedagogikoak.

12282

Oianguren bhi

ZIG-ZAG Kanikodromo kooperatiboa

Ikus eranskina

Gehiago jakiteko

12286

JMIparragirre BHI

BARATZEKO PRODUKTUAK EZAGUTU ETA EKOIZTU

Proiektua, ikerketa zientifiko eta teknologikoan ardaztutakoa da. Honen barruan, tailerrak edo lehiaketak egingo  dira ikastetxean. Emakumeari emango dio balioa, berrikuntzaren eta diseinuaren esparruetan. Gizarte aurreratu honetan baratza urbanoak izatea premia handikoak direla uste dugu. Gaur egungo gazteak baratzak gero eta urrutiago ikusten dituzte eta honek elikadurarekin eta osasunarekin lotura zuzena du. Elikadura arazoak geroz eta nabarmenagoak dira eta sortzen dituzten gaixotasunak ugariagoak.

Gehiago jakiteko

12957

EGAPE BHI

ESCAPE ROOM

Ikasturte osoan zehar Gaztelera, Informatika, Matematika, Teknologia eta plastikako irakasleak astean behin elkartu gara ikasgaiak koordinatzeko. Hirugarren ebaluaketan ikasleek gai baten inguruan Escape Rooma diseinatu eta aurrera atera dute ikasgaia horietako orduetan. Talde bakoitzak hasierako egoera eta helburu bat ditu, eta ikasleek proiektuan txertatu beharko dituzten nahitaezko elementu batzuk dituzte (Narratiba, aurkezpen digitala, objetuen eraikuntza, erronka matematikoak, robotika arduinoa, ...). Talde lana Agile metodologiapean eraman dute aurrera eta beraien lana momentu ezberdinetan ebaluatu dute.

Gehiago jakiteko

12966

TOKI ALAI BHI

GAZTELUZAR PROIEKTUA

Gure ikastetxea Irungo Gaztelu zaharrari atxikia dago, Gipuzkoa eta Lapurdiren arteko mugatik 300 metro eskasera. Kokaleku honek historian zehar garrantzi handia izan du estrategikoki, muino batean, Bidasoa ibaia zeharkatzeko punturik errazenaren gainean. Irungo udalerriaren historiako gertaera aipagarrienak Gazteluzarri lotuta daude, bereziki San Martzialeko gudua, Aldabe mendia (San Martzial) eta Gazteluzar bitartean gertatu zena. Bataila honek 2022. urtean bere 500. urteurrena beteko du.

Gure ondare baliotsu honi lotuta proposatzen dugu gure ikatetxeko STEAM proiektua: ikasgai ezberdinen arteko elkarlanarekin,  tresna zientifiko, artistiko, matematiko eta teknologikoez baliatuz,  gure inguru geografiko, kultural eta historikoa ikertzea.

Gehiago jakiteko

12968

IES TXINGUDI BHI

Teknologi berrien eragina gure ikastetxean

Steam arloko bokazio eta asmo profesionalak piztea, ikasle neskeei arreta berezia emanez. Horretarako maila bakoitzean gai desberdina sakontzen dugu.

Gehiago jakiteko

12969

EGUZKITZA BHI

JOKOAK ETA SORMENA ZIENTZIAZ GOZATZEKO

Zientzia ardatz hartuta eta baliabide digital eta teknologikoez baliatuz, diseinuak konpetentzia zientifiko, teknologiko, artistiko eta matematikoan duen eragina azpimarratu nahi dugu. Horretarako ikasgaien arteko lanak egin ditugu (adibidez: zelularen 3D diseinua eta inpresioa, buztinezko irudiak inprimatu 3D eskanerra erabiliz ...)

Gehiago jakiteko

12981

Ipintza BHI Institutua

Etorkizuneko eskolan Steam proiektuaren integrazioa. Gure proiektua ez zen onartu.

Hauspoaren tailerren bidez, DBH 1. eta 2. zikloko ikasleei aukera eman STeam ezagutzeko "3D diseinua, Dronak eta Robotika" tailerraren bidez.

DBH 4. mailan 3D diseinua (SketchUp) eta inpresioa, Elektronika eta Robotikaren hastapenak landu. Arloen arteko proiektuan Enpresa bat sortu, beste batzuk 3D objektu bat diseinatu, besteek materialen ezaugarriak aztertu eta bukatzeko piezak inprimatzen dira.

Gehiago jakiteko

12981

Ipintza BHI Institutua

Steam - Robotika eta 3D diseinua eta inpresioa.

Ikasturtean zehar Elektronika, Robotika, 3D diseinua eta inprimaketa, eta 3d eskaneatzea ikusi ditugu eta ahal izan dugunean (Arloen Arteko Proiektua), arloen arteko proiektuak bultzatu ditugu.

Gehiago jakiteko

12985

AZKOITIA BHI

Xakel pilota jaurtigailua

Zientzia proiektu honen bitartez, ZIG (Zeregin Ikaskuntza Gela) gelako ikasleen ezintasunak identifikatu eta aztertu dira. Tenis pilota jaurtigailu bat eraikitzea erabaki da.

Helburuak: Proiektu teknologiko baten atalak jorratzea. Diseinua, fabrikazioa, mekanika, elektrizitate Eman diren urratsak: Jaurtiketa parabolikoa aztertu. Elika iturriak diseinatu. 3D diseinua eta 3D inpresioaren bitartez piezak eraiki. Bi motor elektrikoren bitartez pilota jaurtigailua eraiki. Sistema elektrikoa eraiki bi motorrak kontrolatzeko.

Lantegi bateko profesionalaren partehartzea izan genuen, ibilbide akademiko eta profesionala ezagutu ondoren, enpresaren eta ikerketa atalaren jarduerari buruz hitz egin zuen.

Gehiago jakiteko

13006

Arrasate BHI

Eguzki labea

Etika ikasgaian herrialde azpi garatu batzuen egoera aztertu zuten. Sentsibilizazio lanketa bat egin ondoren, laguntzeko zerbait egitea erabaki zen. ikasleek Eguzki labeak egin eta bertara bidaltzea proposatu zuten.

Eguzki labeak Teknologia ikasgaian eraiki ziren.

Gobernuz kanpoko erakundeekin (ONG) harremanetan jarri ziren, gure  proiektua aurkeztu eta interesa zuten ikusteko. Interesa zuten erakundeetako kideak ikastetxera etorri ziren, beraiek egiten zuten lana azaltzera eta eguki labeak eramatera.

Horrela lortu zen eguzki labeak munduko toki desberdinetara bidaltzea.

Gehiago jakiteko

13043

Zubiri Manteo BHI

Doinua ondo antolatuz gero, zein gauza harrigarria

ARAZO EGOERA: Hezkuntza sailak EAEko Institutuetako musika gelako pentagrama didaktiko batez hornitzeko lehiaketa publikoa plazaratu du. Lehiaketa horretara aurkeztuko dira gure ikasleak eta horretarako Zubiri Manteo Institutuko musika gelan, 1.DBHko ikasleei pentagramaren ikasketan lagunduko dien sistema diseinatzea eta eraikitzea izango dute egin beharrekoa. Lan hori borobiltzeko, egindako guztiaren aurkezpena egin eta txosten teknikoa entregatu beharko dute. DBH lehenengo mailako ikasleentzat aldiz, proiektuaren azken ataza lehiaketa batean parte hartzea izango da. Horretarako musika konposizio  txiki bat egin beharko dute.

Gehiago jakiteko

13555

Urola Ikastola BHI

Natura areagotua

Erreinu desberdinetako animalien lanketa egin da taldeka, berauen fisiologia, elikadura, ugalketa, etab. aztertuz. Animalien maketak lantzeaz gain, taldean garatu duten lanketa errealitate areagotua bidez prestatu dute, au edonoren eskuragarri utziz. Proiektua garatzeko emandako urrats nagusiak hauek izan dira: Animalien informazioa bildu, maketak egin, informazioa bideoan grabatu, “Aumentaty Creator” tresnan proiektua sortu eta igo, “Scope” tresnaren bidez proiektua deskargatu eta markadoreekin exekuzioan ikusi.

Gehiago jakiteko

         

Gipuzkoa - HH eta LH

   

Kodea

Ikastetxea

Proiektuaren izenburua

Proiektuaren azalpen laburra - 

Lotura

12007

Zumadi HLHI

STEAM ereduko proiektuak Zumadi eskolan. Zumadiko baratze ekologikoa eta osasuna.

Hasteko, eskolako laborategia eraldatu eta doitu genuen STEAM ereduko proiektuak egokiago aurrera eraman ahal izateko. Bestetik, HHko eraikinean, zirkulazio librean erabiltzeko ikerketan oinarritutako txoko egokiena bilatu eta hau doitu genuen nahiz eta azkenean zirkulazio librea egin ahal izan ez genuen (beste urteetarako prest dugu). Aldi berean, genero eta berdintasunaren ikuspegia zabaldu zigun formakuntza jaso genuen.

Gehiago jakiteko

12017

Pello Errota (Larraul)

Natur Txokoan

Hainbat urtetan eskolako tailer ezberdinei garrantzia ematetik, zientzia tailerrean Natur Txokoaren erabilera sustatzera igaro nahi genuen, eskola ondoan genuen espazio berde eta irekiari esangura emanez. Helburua garbia izan da, espazioa eraldatu eta ikasleei kanpo espazio hori erabiltzeko aukera irekitzea, Natur Txokoak zentzua hartuz: xomorroak, landareak, esperimentazio jarduerak, ura, jolasak… Gure eskolaren printzipio nagusi den adin-aniztasunari bete-betean erantzuten dion espazioa berreraiki nahi izan dugu, STEAM filosofiari erantzuteko beste espazio bat gehiago eskainiz.

Gehiago jakiteko

12027

MURUMENDI HLHI

ROBOTIKA ETA BARATZA

Murumendi ikastetxean steam garatzen proiektuaren ildo nagusia, gure ikasleei ulertaraztea zientziak, teknologiak, ingeniaritza, matematikak eta arteak ez direla disziplina isolatuak,  gure gizarteko erronkei aurre egin ahal izan diezazkieten ikasleak ahalduntzen dituen erantzunkizunak abiapuntu izanik, robotika eta baratza bateratzen duen proiektuan murgildu gara, zeharkako zein diziplinako oinarrizko gaitasunak garatzen dituena.

Gehiago jakiteko

12039

Aizarna HLHI

Basoa bizipen osoa

Jakinekoa da aldaketa batek bere denbora behar duela. Gureak, proiektu honekiko denbora laburra izan du. Proiektuak bere baitan eman dezakeenaren hastapenetan gaude. Gure ikasleek proiektuarekiko konpetentziak gara ditzaten eta irakasleok proiektuarekiko profila izan dezagun, jarraitu beharrean gara. Formazioa beharrezkoa ikusten dugu. Horregatik, helburu berri batzuekin, ikasturte honetako proiektua iaz hasitako bidetik jarraitu nahi dugu. Horrela, behar dugun sendotasunez aritzeko gai izan gaitezke. Gure kokapen geografikoari etekina atera nahian eta gure inguruarekin arduraz jokatzen ikasteko bideak landu nahi ditugu. Eta naturak eskaintzen dizkigun baliabideez aprobetxatu artearen bitartez agertzeko, lantzeko, gozatzeko. Esan bezala proiektuaren helburuak mantenduko genituzke eta areagotu. Ikasleengan sormena artista batek gara dezakeen bezala garatzea ez dago edozeinen esku, ez eta sormena hori bizitzako eta hezkuntzako beste esparruetara transferitzea ere.

Gehiago jakiteko

12287

Lardizabal Herri Eskola

HERRIKO  PARKE BOTANIKOA, GURE IKASGELA

Eskola eremutik oso gertu dago herriko parke botanikoa. Azken ikasturteetan, natura heztearen garrantziaz ohartuta, gero eta gehiagotan joan dira eskolako ikasleak (batez ere Haur Hezkuntzakoak) eremu horretara. Esperientzia positiboa izan da beti eta onura nabarmenak atzeman dira ikaskuntza eremu guztietan eta oinarrizko konpetentzien garapenean.

Gehiago jakiteko

13078

imaz bertsolaria

Altzoko eskolan Baso eskola eta aurreko ikasturteetan martxan jarritakoak jarraipena ematea: Aroztegia, barratza, eta oilategia.

Eskolako ikasleak Altzoko basora iteera egitea eta beran naturak ematen dizkigun aukerak aprobetxatuz gure ezaguerak garatzea eta errespetuzko jarrerak lantzea. Haur Hezkuntzako ikasleekin, naturan psikomotrizitatea bultzatzeaz gain, bertako natura sentitzeko aukera ematea jolas librea bertan topatutako materialekin eraikitzen baitute, materialei balio erantsia emanez. Lehen Hezkuntzan, kalea ikasgela bihurtuz, bertako  basoak ezagutu eta errespetuzko jarrerak garatzea, ingurumenari duen balioa azpimarratuz. Zientzia tailerreko abiapuntua izatea eta basoan topatutako arazo egoerei erantzuna ematea.  Aurreeko ikasturteetan martxan jarrita zeuden beste proiektuei jarraipena ematea, aroztegi, baratza, oilategi,....

Gehiago jakiteko

13451

AIETE IKASTETXEA

STEAM; BARATZA ETA BASO ESKOLA

Basora irteerak eta eskolako baratza martxan jartzea.

Gehiago jakiteko

13451

AIETE IKASTETXEA

BARATZA ETA BASO ESKOLA

Eskolako baratza martxan jarri dugu eta 2 urteko gelatik LH2ra baso eskolara joaten hasi gara.

Gehiago jakiteko

13520

ARANTZAZUKO AMA IKASTOLA

MATEMATIKA KONPETENTZIA ESPERIENTZIAN OINARRITUZ: matematikak bizitzarakoN OINARRITUZ

STEAM hezkuntzak, zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika, artea eta humanitateekin lotuta bateratzen ditu. Honek, zeharkako zein diziplinako oinarrizko gaitasunak garatzen laguntzen die ikasleei eta era berean, ikasleak ahalduntzen ditu, erantzunkizunez gure gizarteko erronkei aurre egin diezaieten. Matematika, zenbakiekin eta formekin lotutako ezagutzen multzoa da. Haur hezkuntza eta lehen Hezkuntzako Matematika arloko funtsa, esperientziazkoa da bereziki eta ikasketa edukiei, denetariko ideia matematikoak (kontzeptuak, prozedurak, propietateak, erlazioak, egiturak…) sortzeko gai diren zenbait material manipulatuz ekin behar zaie. Matematikako erronkek elementu motibatzaileak izan behar dute eta horrela, ikasleengan, ikerketa eta arrazoiketa gaitasuna garatu ahal izango ditugu.

Gehiago jakiteko

12001

Aduna Herri Eskola

Natura oinarrian

Haur Hezkuntzako ikasleekin baso eskolara goaz. Eskola osoak baratzaren zaintzan parte hartzen du  eta emakume zientzialarien papera goraipatzen dugu genero parkidetasuna bilatzeko asmoz.

Gehiago jakiteko

12034

AITXURI HERRI ESKOLA

ROBOTIKA: Ekimen, pentsamendu logiko eta arazoei aurre eginez robotak sortzen

2019/2020 ikasturtean hasi genuen ibilbideari jarraituz, datorrenean ere urratsak ematen jarraitzeko asmoa dugu. Zergatik? Erantzuna erreza da, alde batetik bi ikasturte hauetan jaso dugun uztarekin erabat konforme gaudelako eta bestetik helmugarik ikusten ez dugulako, izugarrizko potentziala duelako (zeinek daki noraino iritsiko garen). Hori dela eta gure aurtengo proiektuak AitxuriSTEAM izena darama dagoeneko bi ikasturtez STEAM alorrean egin dugunak esperientzia bat eman digu eta neurri batean steamzale bihurtu gaituelako.

Gehiago jakiteko

12034

AITXURI HERRI ESKOLA

Ekimen, pentsamendu logiko eta arazoei aurre eginez robotak sortzen jarraitzen dugu

Urte asko daramatza Aitxuri Herri Eskolak teknologia berrien gaia jarrotzen. Eskola osatzen duen komunitate zabal honek (guraso, ikasle, udaleko ordezkari, irakasle) beti izan du jakin-min haundia gai honen inguruan, geure Hezkuntz Proiektuari begiratzerik besterik ez dago.

Gehiago jakiteko

12037

ZESTOA HLHI

MATEMATIKA, GIZA-NATUR ETA ARTE HEZKUNTZAKO TXOKOETAN  STEAM 

MATEMATIKAN BI TXOKOTAN FINKATU DITUGU STEAM JARDUERAK. BATEAN,  WEDO 2.0 MATERIALAREKIN,  ROBOT TXIKIAK ERAIKIZ,  ARAZO EZBERDINEN IRTENBIDEAK BILATU BEHAR DITUZTE. TXOKO BEREAN, SCRATCH PROGRAMAZKOAREN BIDEZ ERE ERRONKA EZBERDINAK PROGRAMATZEN DUTE. BESTE TXOKO BATEAN, ZENBAKIKUNTZAREKIN LOTUTAKO EKINTZAK DAUDE ETA BEE-BOT -EN BIDEZ  GALDERA MATEMATIKOAK ERANTZUTEN DITUZTE, BIDE EGOKIA BILATUZ ETA PROGRAMATUZ

Gehiago jakiteko

12038

ARROA HLHI

ARROA STEAM PROIEKTUA: STEAM ESKOLARUNTZ URRATS BERRIAK.

COVI 19ak eragindako egoerak proiektuaren garapena baldintzatu badu ere, STEAM proiektua burutu dugu eta lan horretan gure esku izan den guztia egin dugu. Egoera  kontuan  izan  da,  proiektuak  izandako  garapenarekin  oso  gustura  gaude: STEAM Proiektuaren eskutik aritu gara ikasturtean zehar eta leku esanguratsua izan du antolamendu eta jardueretan. Ikasturte hasieran  STEAM proiektuaren nondik norakoen berri izan genuen Euskal Herriko Hazien Sarekoen eskutik. Horrez gain, ikasturtean zehar, Zarauzko Berritzegunearen aholkularitza eta bestelako laguntzak gure proiektuari balio erantsia eskaini dio.

Gehiago jakiteko

12073

ITURZAETA HLHI

ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIAREN ESPAZIOAK ABERASTUZ HEZKUNTZA KALITATEA HOBETZEN ITURZAETA HERRI ESKOLAN

Ebidentzia zientifikoa oinarri hartuta, Zientzia eta Teknologia lantzeko baliabide anitzak eskuragarri jarriko zaizkie ikasleei, bai sormena garatzeko, baita esperimentazioa lantzeko ere. Manipulaziotik abstrakziora igaroko dira ikasleak. Horretarako, ziklo/etapen arteko zubiak eraikitzea ezinbestekoa izango da. Horregatik, Haur Hezkuntzan, Zientzia/Teknologiaren oinarria lantzen hasteko lehen esperientziak eskainiko zaizkie haien ezaugarrietara egokitutako baliabideak eskura jarriz. Lehen Hezkuntzan, berriz, jarraipena emango zaio horri eta pixkanaka, jolasen eta esperimentazioaren bitartez, Konpetentzia zientifikoa gehiago garatzeko aukera eskainiko zaie.

Gehiago jakiteko

12110

Toki-Alai HLHI

Zentzumenen basoa

Zentzumenen basoak honako ekintza nagusiak bildu zituen: Bertako zuhaitzen sailkapena eta haiei buruzko informazioa biltzen duten txarteltxoak osatzea. Ikasleen elkarrekintza sustatzeko asmo duen “Zentzumenen basoko” bisita gidatuak diseinatu eta basoa seinalatzeko txartelak diseinatu eta eraiki. Basoaren inguruko web orria sortu: bisita birtuala, zuhaitzen inguruko informazioa. Zentzumenen basoa Arte Hezkuntzarekin lotzeko ideien garapena. Hezkuntza komunitateari proiektuaren berri eman.

Gehiago jakiteko

12113

Urkipe Herri Eskola

Energia berriztagarrien laguntzaz mundua intrepetatzea helburu II

Baratzan dugun negutegia egurrez eskalan egin eta eskolako patioan jarri. Bertako barazkien behaketa zuzena egin. Zer gertatuko da bertan landutako barazkiak 24 orduz argitan badaude? Negutegian eguzki plakan bidez bonbila piztuta mantendu.

Gehiago jakiteko

12277

FLEMING HERRI ESKOLA

FLEMINGSTEAM

Hirugarren zikloko kurrikulumean First Lego sartzea. Horrek suposatzen du astean zehar gela bakoitzak gutxienez bi saio egin behar duela aurtengo First Legok jartzen dituen robot jokua eta desafioari aurre egiteko.

Gehiago jakiteko

12358

AITOR IKASTOLA

DANIOREKIN IKASTEN

Ikasleek metodo zientifikoa ezagutzea da helburu nagusia. Horretarako Danio arrain arrautzen zainketa protokoloa nola ikertu ikasten dugu. Hala, ikasleek, taldeka, metodo zientifikoaren urrats guztiak egiten dituzte: hipotesiak formulatu, behaketak egin, erregistroa egin, argazkiak eta bideoak dokumentatu, ondorioak atera, poster zientifikoa sortu, komunikatu...

Ikasturte honetan zainketaren tenperatura eta ontzi mota ikertu ditugu. Bestalde, galdera berriak sortu dira eta horiei ere aterabidea ematen saiatuko gara.

Gehiago jakiteko

12971

LUZARO HLHI

"ZIENTZIA HEZKUNTZA". ZIENTZIA TAILERRAK

landutako unitateetan zientzia esperimentuak burutu ditugu, behaketa, manipulazio, esperimentazio eta hipotesien bidez.- Ikasleen bokazioa pizteko asmoz: guraso zientzialarien tailerrak, ikasleen arteko taillerrak, hitzaldiak, bideoteka zientifikoa...- Beste herrialde bateko teknologia eta zientzialarien lanak ezagutu: Langostinoak Tailandian.- LH4tik LH6ra ikasleek Deba bailaran antolatutako webinarrean parte hartu dugu teknologian adituak diren 2 neskaren esperientziak elkarbanatuz.-Zientzia eta teknologia munduan ematen diren berrikuntzak ikastetxera ekarri ditugu.-Debegesako STEAM ERRONKAN parte hartu dugu.-Irakasleen formazioan parte hartu dugu.

Gehiago jakiteko

12972

ZUMAIA HLHI Zumaiako Herri Eskola

Hezkuntza Zientifikoa eta Matematika Manipulatiboa

Lehen zikloan, konpetentzia zientifikoaren eta matematikoaren emaitzak hobetu nahi ditugu. Haur hezkuntzan egin dugun metodologia aldaketak lehen hezkuntzako lehen ziklora zabaltzeak ikuspegi bateratzaile batetik, ikasleen aniztasunari arreta eskaintzeko bide egoki bat dela uste dugu, bertan gaitasun handiko, edota motibazio handikoek, esparru egokia aurki dezakete eta zailtasunak dituzten ikasleei ere, edukiak beste modu batean lantzeko aukera eskainiko diegu.

Gehiago jakiteko

15020

Barrutia

Eskola ortua eta patioak: hezkuntza eta ikerketa espazioak

Lanaren oinarria eskola ortua izango da eta ortuarekin lotuta teknologia eta arte proiektuak egingo dira.

Gehiago jakiteko