IRAKASLEEN PRESTAKUNTZA

Hezkuntza-sistemak dituen erronka berriei erantzuteko beharrak eta gure erkidegoan behin eta berriro egin izan diren barne- eta kanpo-ebaluazioen emaitzen joerak (diagnostikoaren ebaluazioa, PISA) agerian uzten dute premiazkoa dela prozedurak berritzea, bai gure sistema etengabe hobetzeko, bai gure ikasle guztien konpetentzia-maila garatzeko. Nahitaez berritu behar horren ardatzetako bat da irakasleen konpetentzia profesionala hobetzea.

Hori dela eta, Hezkuntza Sailak Trebakuntza Ekimen Global bat jarri du Oinarrizko Hezkuntzari dagozkion mailak (Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza) dituzten ikastetxe guztien esku. Ekimena 2017-2018, 2018-2019 eta 2019-2020 ikasturteetan izango da indarrean. Ekimen horren barnean, konpetentzia zientifiko eta matematikoaren inguruko oinarrizko trebakuntza-moduluak jarri ditu martxan, irakasleentzako aholkularitza-zerbitzuaren bidez.

Bestalde, Prest_Gara eskaintzaren barnean, konpetentzia zientifikoa, matematikoa, artistikoa eta teknologikoa eta STEAM hezkuntza garatzearekin lotutako ikastaroak eskaintzen dira..

 

Irakasleentzako prestakuntza-proposamenak...

 

Beste zenbait dokumentu interesgarri.