HELBURUAK
Kasu honetan, galdera hauei erantzun behar zaie:
Zer landu nahi dugu?
Zer lortu nahi dugu?
Helburu orokorrak eta espezifikoak ezarri, diagnostikoaren arabera, eta eragingarri bihurtu.
Helburu oso argi eta zehatzak ezarri behar dira, eskola-komunitatetik ahalik eta jende gehien inplikatzeko. Helburuak, gainera, ez dira gehiegizkoak izan behar, errazago berrikusi eta ebaluatzeko.
Benetako beharretara egokitu behar dira, detektatutako egoeran aurrera egiten dela frogatu behar da, eta, bestalde, estrategia bati jarraitu behar diote, aurrera egin ahal izateko.
Helburuak eragingarri bihurtu ahal izateko, aurreikusitako emaitzak izan behar dira kontuan. Helburu neurgarriak aurreikusi behar dira, eta agerian utzi behar dute zer aurrerapen-maila duten, zer aldaketa-mota den eta zenbat aldaketa aurreikusten diren.
Gogoan izan...
- Helburuek benetakoak izan behar dute, eta eskura dauden baliabideen araberakoak.
- Oso lagungarria izan daiteke helburuak lehentasunen arabera antolatzea, eta arreta berezia jartzea haur-hezkuntzatik bigarren hezkuntzaraino eta arlo eta materia guztietan ikastetxeak STEAM arloari ematen dion tratuari.
- Aniztasunari kontu egin behar zaio, baita helburuak planteatzen hasteko garaian ere.
- Gogoan izan behar dira beti helburuak lortu nahiak antolaketan eta prestakuntzan zer premia eragingo dituen.
- Ezin da ahaztu plan honetako helburuak ondo txertatu behar direla ikastetxeko gainerako estrategietan: jasangarritasun-planean, hezkidetza-planarekin sinergiak bilatuta…
- Aintzat hartu behar dira, halaber, gure Hezkuntza pedagogikoaren ereduaren markoa arautzen duten gakoak.
Baliabideak