STEM IZAN

 

STEM arloen eta gazteen (batez ere nesken) artean dagoen arrakala handia gutxitzeko, nahitaez landu behar da ikasleen STEM posizionamendua haur-hezkuntzatik. “STEM izan” edo “STEM posizionamendua” terminoek interesak, asmoak, identitatea, gaitasuna eta autokonfiantza adierazten dute (Couso Lagarón, D., 2019).

Ikerketa askok agerian utzi dute nahitaezkoa dela konpetentzia horiek haur-hezkuntzatik lantzea ikasle guztiek, eta ez bakarrik STEM ikasketak hautatuko dituztenek.

Hori dela eta, bosgarren ekintza-ardatza STEM posizionamendua indartzeko definitzen da: “5. ekintza-ardatza: STEMekin lotutako asmo eta helburu profesionalak genero-ikuspegiarekin sustatzea”, Eta erreferentzia egiten dio ikasleak, eta bereziki neskak, STEM lanbideetara hurbiltzeari, estereotipoak aktiboki apurtuko dituen planteamendu bat eginez eta lanbide horien ikuspegi errealista eta hurbil bat emanez. Halaber, topaketak antolatuko dira ikasleen eta STEM profesionalen arteko elkarrekintza izan dadin, eta ahalbidetuko da ikasleak STEM profesionalen rolean jardun daitezen, bai lantoki profesionaletan, bai testuinguru simulatuetan. Haur-hezkuntzatik bertatik, ipuinen, jolasen, esperimentuen, proiektuen eta abarren bidez landu ahal izango dira konpetentziak.

El “6. ardatza: genero-ikuspegia hobetzea STEM alor eta irakasgaietan”  ardatzak aditzera ematen du STEM arloak eta irakasgaiak genero-ikuspegiarekin lantzeko beharra dagoela, ez bakarrik ikasleekin genero-estereotipoak landuz, baizik eta motibazio eta interesetan eragiten duten beste faktore batzuk ere, hala nola norberak etorkizunean STEM alorren inguruko ikasketak egiteko edo haietan lan egiteko dituen konpetentziei buruzko autopertzepzioarekin.